
"Garrantzitsua da norbere buruarekin konfiantza garatzea"
Behobia-Donostia lasterketa burutzeko gorputza lantzeaz gain, alderdi psikologikoa ere modu integralean, ez soilik kirol ikuspegitik, lantzearen garrantzia nabarmendu du irundarrak.

Gau beltza magikoa bihurtu dute Lezon
Lezoarrek ilunabarrean ospatu zuten urria atzean uzteko gau berezia. Kalejiraz, abesbatzaz, mozorroez eta antzerkiaz gozatu zuten.

Gau beltza argitu dute
Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Pasai Antxon ere gau beltza ospatu dute. Kalabazak hustu, beldurrezko ilbidea egin eta dantzan bukatu dute gaua.

"Nire ametsa egi bihurtu dela sentitzen dut"
Eibar Hiria Sari nagusian esan zion agur Ane Santesteban errenteriarrak txirrindularitza profesionalari, txikitan amesten zuen bezala: etxeko talde batean eta etxeko lasterketa batean. Egindako ibilbidearekin asebeteta, ilusioz hartu du hasi berri duen etapa berria.

Zarautzen gertatutako hilketa matxista salatzeko, oiartzuarrak kalera
Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta elkarretaratzea egin dute. 20 minutuko elkarretaratze isila egin ondoren, Emakumeen Mundu Martxak egindako adierazpena irakurri dute.

Herritarren sarea egituratzeko lehen pausoa eman du Oiartzun Burujabek
Berrogeita hamar bat lagun elkartu dira gaur goizean Oiartzungo kontzejupean. Egitasmoaren aurkezpena egin, orain arte egindakoak azaldu eta dinamika bat burutu dute, herritik zer nolako ekarpena egin dezaketen zehazteko.

Emozioak, ideiak edo istorioak kontatzen dituzten artista liburuen erakusketa
Ostiralean zabaldu zuten Gipuzkoako Artista Liburuaren X. Topaketaren baitan antolatu duten artista liburuen erakusketa. Bihar arte izango da ikusgai Merkatuzarren.

"Nazkatuta eta haserre" irten dira kalera Errenteriako feministak
Herenegun gauean 47 urteko gizon batek 53 urteko emakumea hil zuela salatzeko egin dute elkarretaratzea Errenteria-Oreretako feministek. Erakundeei zein indarkeria matxistaren konplize diren orori dagokien ardura hartzeko exijitu diete.

"Eman ditugun bi kontzertuekin oso asebeteta geratu gara"
Duela hamar urte sortu zen Oiartzunen Autobus Magikoa taldea, eta zazpi urte kontzerturik eman gabe egon ondotik, larunbatean egin zuten azkena, Ugaldetxoko festetan. Euskal Herri osoko jendea gerturatu zen taldekideei merezi zuten agurra ematera.

Zeharkaldiaren hirugarren eguna, martxan
Atzo izandako hamaika kontzertuen ondoren, berandu piztu da gaur herria. Creative Soulen eskutik inprobisazio tailerrean parte hartzeko aukera izan dute gaztetxoenek eta Ereintza elkarteko kideek herria dantzan jarri dute.

Urdaburu Mendizale elkarteak Ipar Martxa irteera antolatu du
Azaroaren 8an egingo dute irteera. Ibilbideak 10,5 kilometro izango izango ditu eta ez da batere laua izango.

Aitor Leonet eta Ekain Etxeberria garaile Iturriotzeko truk txapelketan
40 bikotetik gora parte hartu zuten Iturriotzeko jaietan antolatu zen truk txapelketan. Horien maila nabarmendu du antolakuntzak.

Zizur Nagusian izandako hilketa matxista salatu du Pasaiako Udalak
Hilketa irmo gaitzetsi eta hura salatzeko mugimendu feministak dei litzakeen mobilizazioekin bat egingo dutela aurreratu du udalak.

Galtzarabordako kiroldegia itxita izango da abuztuaren 1etik 15era
Garbiketa eta mantentze lanak egiteko itxiko dute kiroldegia. Bazkideek harpidetzaren barruan izango dute Beraungo edota Fanderiako instalazioetarako sarbidea.

Gazteenen finalak bihar Jose Antonio Zuloaga memorialean
S.D. Alkartasuna eta S.D.C. Ondarra elkarteek antolatzen dute memoriala. Ohi bezala Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dira partidak.

Oiartzungo Poesia Egunak bueltan dira
Aurten irailaren 5etik 11ra izango dira Oiartzungo Poesia Egunak. Urtero bezala ibilbide poetikoa antolatu dute, herriko zein kanpoko poetekin eta irakurleekin.

Euskaraldia prestatzeko bilera irekia egingo dute Lezon
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. Hura antolatzeko lehen urratsak ematen hasiko dira Lezon.

'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua antolatu du Bokalek
Saioan Oihana Aranak, Haizea Aranak, Maider Arregik eta Maialen Akizu bertsolari gazteek parte hartuko dute. Hilaren 20an izango da hitzordua, Antxoko Kultur Etxean. Sarrera doakoa da.

"Eguberrietako argiek ez gaitzatela itsutu"
"Kontsumo kritiko, lokal, arduratsu eta solidarioaren aldeko apustua egiten dezatela" eskatu du Eguzki talde ekologistak.

Badator udazken feminista
Oiartzungo Asanblada Feministak, Orgasmok, Killirikupek, Coopera Euskadi GKEak eta EHAZEk egitarau zabala prestatu dute datozen egunetarako.