
[Argazkiak] Sheroes Hangout proiektuko emakumeak Pasaian dira
Bien gorputzak erreak izan baziren ere, desberdinak dira Ritu eta Mousumi emakume indiarren bizipenak. Horiek arratsaldean kontatuko dituzte.

Eguzki: Hondakinen zioa "kudeaketa negargarriaren ondorio" da
2015etik hondakinen gaikako bilketa 20 puntu apaldu izana "edukiontzien sistemaren kudeaketa negargarriaren ondorio" izan dela uste du Eguzkik.

«Ikuskak ez ditu film laburrak soilik jasotzen; herria egiten du»
Mende laurdena beteko du Ikuskak. Hilaren 11tik 18ra izango dira emanaldiak, eta sekula baino zailagoa izan zaie aurten hautaketa, kalitatea «asko» hobetu delako. 4.000tik gora lan jaso dituzte.

Tentsioa udalean zerga eta tasen igoeragatik
PSE-EEk "neurrigabetzat" jo du igoera, eta EAJk hobariak eskatu ditu hondakinen alorrean. Horiek ezartzea aurreikusia zuela dio EH Bilduk.

[Argazkiak] Barrutika irten dira Pasaiako arimen bila
Ehunka lagun bildu zituen Gau Beltzak atzo San Pedro, Donibane eta Antxon. Askotariko ibilbide beldurgarriak egin zituzten.

Sanpedrotarrak nagusi Espainiako Ergometro Txapelketan
Lehen postu bana erdietsi dute Sanpedrotarra AEko Loren Jauregi eta Ibon Arrieta arraunlariek. Jauregiren marka guztietan onena ere izan da.

[Bideoa] Urteko gaurik ilunena Pasaiara heldu da
Donibane, San Pedro eta Antxon ari dira Gau Beltza prestatzen. Sanpedrotarrak gaur elkartuko dira, eta sanjuandarrak, bihar.

Antxotarrak badiarekin lotzen dituen zubia bihar kenduko dute
Portu Agintaritzaren arabera, pasabide metalikoa ez da segurua horren azpitik dabiltzan trenentzat. Errepideko errei bat itxiko dute bihar.

[Erreportajea] Gizartearen zimenduak dardaratzera
Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak zaintzarako eskubide kolektiboaren alde egingo du. «Gizarte osoa» dago deituta, aldarria transbertsala baita. Tokiko batzar feministetan gakoak landu dituzte.

Pasaiako udal tasa eta zergak %3 igoko dira datorren urtean
Hiru urtez izoztuta egon ondoren, ordenantza fiskalak eguneratzea erabaki du udal gobernuak. Igoera handiena, hondakinen tasan.

Aldarri feministez josiriko ostirala Antxon
Azaroaren 30eko greba lantzeko batzordeak pankarta tailerra egingo du 17:30ean. Ordubete beranduago, hitzaldia Bekoz Bekon.

Zabalik da Pasaiako Dantza Festibalean izena emateko epea
Euskal Herriko sortzaile eta konpainiek hilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak. Ekainaren 6an hasiko da PDF.

Lonjako estalkiaren eta plazaren erabilera, plenora gaur
Hileroko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldean. Kontratazioa, Ogasuna, Pertsonala eta Hirigintza izango dituzte eztabaidagai.

II. Babarrun Jana, larunbatean, Meipin
Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixak bigarrenez antolatu dute jaia. Babarrun jana, bingo solidarioa eta dantzaldi herrikoia izango dira.

Laura Re eta Danelicious, 'Zozoak beleari' podcastaren aurkezle
Hamaika Telebistaren azken podcastaren gidari izango dira antxotarra eta arrasatearra. Beldurren inguruan arituko dira astean behin.

'Hotel Transylvania 2' Pasaiako Zinema Txikiaren hurrengoa
Datorren larunbatean izango da emanaldia, Juanba Berasategin. Trintxerpetik motora zerbitzua izango da 17:00etan.

Pasaiako poesia lehiaketa abian da
Pasaia Hiria Olerki Lehiaketaren 22. ekitaldia martxan da. Lanak euskara nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira, abenduaren 1era arte.

'Haurren aurrean helduok heldu' dinamika Pasaian da
Ariketen bidez, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragin eta hizkuntzaren sozializazio prozesuari buruz hausnarraraztea da helburua.

"Ni prest nago", eta Pasaia?
Enplegu publikoko 100 lanpostutik 2 desgaitasuna dutenentzat gorde beharko lirateke. Hori aldarrikatuko du Atzegik kanpaina berrian.

Patata Tropikalaren 'Zapata gorriak' emankizuna, barrutiz barruti
Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko barrutikako programazioa prestatu dute Pasaiako lau liburutegiek.