[Galeria] Kuestazioan, auzoz auzo, espiritu txarrak uxatu dituzte

kuestazioa

Altzibarren, kuestazioa bitartean.

Atzo hasi ziren Ihoteak Oiartzunen. Goizean eta arratsaldean herriko ikastetxeetako kideek girotu zuten herriko inauteri propioa. Arratsean jaitsi ziren Intxixu eta Sorginak menditik. Herrian daude denak, herritarrekin batera jai giroaz gozatzen.

Gaur, ordea, kuestazioaren txanda izan da. Herriko auzo guztietako etxe eta baserrietatik joan dira horien atariak errazten, espiritu gaiztoak uxatzeko. Horren truke jaso dutenarekin, otorduan bildu dira oiartzuarrak. Euriari eta hotzari aurre eginez, haur eta heldu ibili dira dantzan, animotsu, harro eta ilusioz beteak. Beheko argazki galerian ikus daiteke zer nolako goiza izan duten kuestazioan ibili direnak. Nola ez, auzo bakoitzeko kideek euren bandera eraman dute.

Bazkariaren ondoren, 18:00etan kuadrillak plazan elkartuko dira, eta 19:00etan, Eonean elektrotxarangarekin poteoa egingo dute. Basandreek, Sorginek eta Intxixuek konplize asko izango dituzte eguzkia joaten denean.

HITZAk goizaren ahalik eta argazki gehien bildu ditu, batzuk hedabideak ateratakoak, besteak herritarrek bidalitakoak. Auzoren batekoa falta da: horiek, nahi izanez gero, 678 687 125 Whatsapp zenbakira bidal daitezke, HITZAk galeria honetan txerta ditzan.

Aldi berean, ondoko esteketan, atzoko argazkiak ikus daitezke.

+ Ihoteak, Elizalden.

+ Ihoteak, Haurtzaron.

+ Ihoteak, plazan.

+ Ihoteen erreportajea.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend