Ikastaro aukera zabala Gaztañoko Auzo Elkartearen eskutik
Tai Jia, Afrikako dantzak, trikitia eta panderoa, euskal dantzak, eta antzerki tailerrak izango dituzte aukeran.
Udako oporraldia amaituta, lanean hasi da dagoeneko Gaztañoko Auzo Elkartea, auzotarrei ikastaro eskaintza zabala egiteko. Hala, Tai jia, Afrikako dantzak, trikitia eta panderoa, euskal dantzak, eta antzerki tailerrak izango dituzte aukeran. azken hori, 7-12 urte arteko haur eta gaztetxoei begirakoa da, urriaren 9an hasiko da, eta hilean bi larunbatean eskainiko dute 10:30ean hasita 7-9 urte arteko haurrak, eta 11:45ean hasita 10-12 bitartekoak. Antzerki tailerrean izena ematen dutenek, 18 euro ordaindu beharko dituzte eta Gaztañoko Auzo Elkartearen lokal berrian izango da.
Tai Jia astelehenetan emango dute 18:00etan hasita, eta dantza afrikarrak, berriz, astearte (17:15-18:45 eta 19:00-20:30) eta ostegunetan (17:15-18:45) izango dira. Triki eta pandero ikastaroa asteazkenetan izango da 17:00etatik 20:00etara eta urritik aurrera, ostegunetan hasiko dira euskal dantza tailerrak 19:00etatik 20:00etara.
Ikastaroak ez dira izango eskaintza bakarra Gaztañon, hilabetero hitzaldi bat antolatuko dute ostiralarekin ohiko dinamikari jarraituta. Hitzaldi horiek oraindik ez dituzte lotuta.