Euskal jantziak egiteko ikastaroa antolatu du Alkartasunak
Gaur hasiko da eta hilabeteko iraupena izango du ikastaroak; oraindik izena eman ez dutenek badute tokia. Astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara, Azokan, gaur hasi eta hilabetez. Euskal jantzia berritu edo egin nahi duen orori irekita ...
Gaur hasiko da eta hilabeteko iraupena izango du ikastaroak; oraindik izena eman ez dutenek badute tokia.
Astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara, Azokan, gaur hasi eta hilabetez. Euskal jantzia berritu edo egin nahi duen orori irekita dago Antxoko Alkartasuna Dantza Taldeak antolatutako ikastaroa. Arduradunek esan dutenez, jantziak “nahi eran eta norberak nahi duen koloretan” egiteko aukera izango da. Bi emakume ariko dira irakasle bezala.
Ikastaroa gaur hasiko da, baina Alkartasunatik jakinarazi dutenez, oraindik bada izena emateko aukera.
