Ohiko batzarra egingo du Oiartzun Kirol Elkarteak hilaren 30ean
Oiartzun Kirol Elkarteak bazkide guztiei deia egin die hilaren 30ean (asteazkena) egingo duten ohiko batzarrera. Manuel Lekuona Bibliotekan izango da, eta bi deialdi izango ditu. Lehenengoa 19:30ean izango da, eta bigarrena 20:00etan. B atzarreko gai z...
Oiartzun Kirol Elkarteak bazkide guztiei deia egin die hilaren 30ean (asteazkena) egingo duten ohiko batzarrera.
Manuel Lekuona Bibliotekan izango da, eta bi deialdi izango ditu. Lehenengoa 19:30ean izango da, eta bigarrena 20:00etan. B
atzarreko gai zerrenda honako hau izango da: Lehendakariaren agurra; Gai ekonomikoak; Kirol ekintza; Batzordearen berregituraketa, eta galdera eta eskakizunak.
