Kontsumo Arduratsuaren Azokan izena emateko epea, oraindik zabalik
Hilaren 26an Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute Lezon. Herritarrentzako erakusmahaiak jarriko dituzte, eta asteazkenera eska dezakete bere txokoa. Herritarrek zein elkarteek eskuko edozein material saldu ditzakete: arropak, liburuak, jostailuak, ...
Hilaren 26an Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute Lezon. Herritarrentzako erakusmahaiak jarriko dituzte, eta asteazkenera eska dezakete bere txokoa.
Herritarrek zein elkarteek eskuko edozein material saldu ditzakete: arropak, liburuak, jostailuak, etxeko trenak… Horrela, herritarrek (edota elkarteek) erabiltzen ez dituzten objektuei irtenbidea eman nahi diete. Izan ere, azokaren helburua hondakinak murriztea eta berrerabiltzea da.
Izena eman nahi duenak hilaren 23a baino lehen deitu behar du 943 49 22 15 telefono zenbakira edo info[abildua]izadi21.net helbide elektronikora bidal dezake mezua.
