Areto futbola: bi partida kanpoan, eta bat etxean
Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzunek bihar jokatuko du Gamonen kontra, 19:00etan, Beraungo frontoian. Liderrarengandik puntu batera dago taldea. Bigarren Mailako Power Rangersek Plaza Berri Sport izango du aurrean gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian. D...
Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzunek bihar jokatuko du Gamonen kontra, 19:00etan, Beraungo frontoian. Liderrarengandik puntu batera dago taldea. Bigarren Mailako Power Rangersek Plaza Berri Sport izango du aurrean gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian. Denboraldia hasi zutenetik, oiartzuarrak gora doaz. Orain, zortzigarren postuan daude. Eta Hirugarren Mailako DPO Baobab-ek Goierriren kontra jokatuko du bihar, 16:00etan, Urretxuko Aldiri kiroldegian. Taldea taularen erdialdean dago. Bosgarrena da.
