Anbulatorioko lanak aurrera doaz pixkanaka
Aurrez fabrikatutako moduloak kokatu dituzte eta orain barrualdea atontzen ari dira. Antxon behin-behineko anbulatorioa eraikitzen ari dira. Usozko eremuko aparkalekuan jartzen ari dira aurrez fabrikatutako moduluak, eta dagoeneko osasun azpiegitura izango denaren egitura jarrita dago ia osotasunean. Orain, barrualdea behar bezala atontzea falta da. Behin betiko anbulatorio berria Luzuriagako lanen bigarren fasearen barruan eraikiko dute. Pasaiako Udalak dei egin dio Jaurlaritzari bigarren fase horri ahalik eta azkarren ekiteko.
Aurrez fabrikatutako moduloak kokatu dituzte eta orain barrualdea atontzen ari dira.
Antxon behin-behineko anbulatorioa eraikitzen ari dira. Usozko eremuko aparkalekuan jartzen ari dira aurrez fabrikatutako moduluak, eta dagoeneko osasun azpiegitura izango denaren egitura jarrita dago ia osotasunean. Orain, barrualdea behar bezala atontzea falta da.
Behin betiko anbulatorio berria Luzuriagako lanen bigarren fasearen barruan eraikiko dute. Pasaiako Udalak dei egin dio Jaurlaritzari bigarren fase horri ahalik eta azkarren ekiteko.

