Itsastarrak-ek batzar orokorra deitu du
Itsastarrak taldeak bere bazkideak deitu ditu batzar orokorrera. Asteartean egingo dute bilera, 20:00etan, Trintxer jauregian. Hurrengo urteko egutegia zehazteko baliatuko dute batzarra, baita federatu txartelak berritzeko ere. Aurten egindakoak errepa...
Itsastarrak taldeak bere bazkideak deitu ditu batzar orokorrera. Asteartean egingo dute bilera, 20:00etan, Trintxer jauregian. Hurrengo urteko egutegia zehazteko baliatuko dute batzarra, baita federatu txartelak berritzeko ere. Aurten egindakoak errepasatuko dituzte, eta taldearen egoera ekonomikoaz jardungo dira, besteak beste. Bazkideak parte-hartzera deitu dituzte.
