Gol bakarreko errentaz, baina garaipena lortu du Bidasoa Irunek
Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Artalekun, Alcobendasen aurka. Partida oso borrokatua izan zen, eta azken segunduraino ez zen erabaki. Azkenean, irundarrak nagusitu ziren, gol bateko aldearekin (29-28). Hamahiru jardunaldi ...
Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Artalekun, Alcobendasen aurka. Partida oso borrokatua izan zen, eta azken segunduraino ez zen erabaki. Azkenean, irundarrak nagusitu ziren, gol bateko aldearekin (29-28). Hamahiru jardunaldi jokatuta, hamabi puntu pilatu ditu Bidasoak, eta sailkapeneko hamargarren postuan egonkortu da.
