Cronoespotean parte hartuko du Zubizarretak
Elur falta dela eta, proba Espot Esqui estazioan ez jokatzea erabaki dute eta Port Aine mendian egingo dute Herria Cronoespot proban parte hartuko du Izaskun Zubizarreta kirolariak bihar Port Aine mendian (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Proba puntua...
Elur falta dela eta, proba Espot Esqui estazioan ez jokatzea erabaki dute eta Port Aine mendian egingo dute
Herria Cronoespot proban parte hartuko du Izaskun Zubizarreta kirolariak bihar Port Aine mendian (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Proba puntuagarria da Espainiako VII. Txapelketarako, baita Kataluniako Lasterketa Bertikalen Koparako ere. Zubizarreta faboritoen artean dago.
Elur falta
Berez, Cronoespot proba Espot Esqui estazioan egiten dute, hortik datorkio izena, baina elur falta da aurten arazoa. Horregatik erabaki dute antolatzaileek proba lekuz aldatzea eta Port Aine mendian egitea.
