Haurrentzako doako tailerra antolatu du Itsas Gelak gaurko
Txikienentzako tailerraz gain, bisita gidatuak antolatu dituzte Eguberrietako oporrak baliatuz Itsas Gelak Gabonetarako jarduerak prestatu ditu Mater museo ontzian. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako doako tailerra antolatu dute gaurko, 11:00etatik 1...
Txikienentzako tailerraz gain, bisita gidatuak antolatu dituzte Eguberrietako oporrak baliatuz
Itsas Gelak Gabonetarako jarduerak prestatu ditu Mater museo ontzian. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako doako tailerra antolatu dute gaurko, 11:00etatik 12:30era. Gure nabigatzaileak izenarekin, Euskal Herriko historian izan diren nabigatzaile esanguratsuenen gainekoak erakutsiko dizkiete haurrei.
Bisita gidatuak ere eskaintzen dituzte. Gaur, 17:00etatik 18:00etara eta etzi ordu berean. Asteburuan ere badira, 12:00etatik 13:00etara. Informaziorako edota erreserbak egiteko 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu.
