Mailan jarraitzeko ezinbesteko partida, gaur, Hondartzan
Emakumeen Saskibaloi Liga gaur bueltatuko da lehenengo itzuliko azken aurreko jardunaldiarekin. Hondarribia-Irunek Hondartzan jokatuko du arratsaldeko zortzietatik aurrera, Ibizaren kontra. Bidasoarrak, 2-9ko balantzearekin, hamaikagarren jardunaldira...
Emakumeen Saskibaloi Liga gaur bueltatuko da lehenengo itzuliko azken aurreko jardunaldiarekin. Hondarribia-Irunek Hondartzan jokatuko du arratsaldeko zortzietatik aurrera, Ibizaren kontra.
Bidasoarrak, 2-9ko balantzearekin, hamaikagarren jardunaldira arte garaipenik eskuratu ez duen Ibizako taldea izango dute aurrean. Hala, mailan jarraitzeko garaipenaren bila aterako dira kantxara bi taldeak.
Lau talde kinka larrian
Obenasa eta Celta ere daude mailan jarraitzeko borrokan sartuta, eta bi talde horiek Hondarribia-Irunen garaipen eta porrot kopuru berbera dute. Obenasako iruindarrek jokatu dute jada datorren jardunaldiko partida, eta galdu egin dute. Beraz, sailkapenean aurrera egin dezakete etxekoek.
