Helburua bete du Hondarribia-Irunek saskibaloi ligako lehenengo itzulian
Larunbatean Hondarribia-Irunek Mann Filter taldearen kantxan 74-63ko galdu zuen partida izan zen emakumeen saskibaloi ligako lehenengo itzuliko azkena. Partida bat lehenago, laugarren sailkatuaren etxean lehiatu ziren. Bi partida horiek galdu arren, Pepelu Mujika taldearen entrenatzailea pozik azaldu da lehiaren lehen erdian jokalariek egin duten lanarekin. «Azken partidan, esaterako, dena eman zuten jokalariek, eta aurkariari gauzak zail jarri zizkioten. Gainera, bi partida izan ditugu aste berean, eta hori partida bukaeran sumatu zen. Baliteke Mann Filterrek 10-12 puntuko abantailarekin guk amore emango genuela pentsatzea, baina ez zen hala izan, eta jokalariek dena eman zuten», esan du, itxaropentsu, Gipuzkoako saskibaloiaren elitean dagoen taldearen entrenatzaileak. Beraz, porrotarekin bukatu zuten lehenengo itzulia bidasoarrek, eta hiru partida irabazi dituzte hamahiru jardunalditan. Hala, sailkapen nagusian, berdinketa hirukoitz baten barruan daude bidasoarrak, Obenasa eta Celta taldeekin puntutan berdinduta daude, alegia, sailkapenaren beheko aldean. Azkena den Ibizako taldeari bi partidako abantaila ateratzen diete. Lau talde horien, eta Burgos eta Zaragozaren artean erabakiko dira ligaren bukaeran jaitsierako bi postuak. Hala, Obenasa, Celta eta Burgos taldeen arteko partidak garrantzitsuak izango dira berdeentzat, «baina beste talderen bat garaitzea ere garrantzitsua litzateke, zuzeneko aurkari guztiak irabaztea zaila izango baita», onartu du Mujikak. Bide horretan lehenengo aukera bihar izango dute, zortzigarren den Cajacanariasen kontra [...]
Larunbatean Hondarribia-Irunek Mann Filter taldearen kantxan 74-63ko galdu zuen partida izan zen emakumeen saskibaloi ligako lehenengo itzuliko azkena. Partida bat lehenago, laugarren sailkatuaren etxean lehiatu ziren. Bi partida horiek galdu arren, Pepelu Mujika taldearen entrenatzailea pozik azaldu da lehiaren lehen erdian jokalariek egin duten lanarekin.
«Azken partidan, esaterako, dena eman zuten jokalariek, eta aurkariari gauzak zail jarri zizkioten. Gainera, bi partida izan ditugu aste berean, eta hori partida bukaeran sumatu zen. Baliteke Mann Filterrek 10-12 puntuko abantailarekin guk amore emango genuela pentsatzea, baina ez zen hala izan, eta jokalariek dena eman zuten», esan du, itxaropentsu, Gipuzkoako saskibaloiaren elitean dagoen taldearen entrenatzaileak.
Beraz, porrotarekin bukatu zuten lehenengo itzulia bidasoarrek, eta hiru partida irabazi dituzte hamahiru jardunalditan. Hala, sailkapen nagusian, berdinketa hirukoitz baten barruan daude bidasoarrak, Obenasa eta Celta taldeekin puntutan berdinduta daude, alegia, sailkapenaren beheko aldean. Azkena den Ibizako taldeari bi partidako abantaila ateratzen diete. Lau talde horien, eta Burgos eta Zaragozaren artean erabakiko dira ligaren bukaeran jaitsierako bi postuak.
Hala, Obenasa, Celta eta Burgos taldeen arteko partidak garrantzitsuak izango dira berdeentzat, «baina beste talderen bat garaitzea ere garrantzitsua litzateke, zuzeneko aurkari guztiak irabaztea zaila izango baita», onartu du Mujikak.
Bide horretan lehenengo aukera bihar izango dute, zortzigarren den Cajacanariasen kontra daukatelako partida, kanariarren kantxan. Partida zaila izango da berdeentzat.

