EATko atletek zortzi domina lortu dituzte Gipuzkoako krosean
Beste behin ere EAT Errenteria Atletismo Taldeko atletak bikain ibili dira. Oraingoan, beteranoak izan dira lan txukuna egin dutenak. Igandeko Beteranoen Gipuzkoako Kros Txapelketan zortzi domina erdietsi zituzten Eibarren: sei urrezko domina (guztiak ...
Beste behin ere EAT Errenteria Atletismo Taldeko atletak bikain ibili dira. Oraingoan, beteranoak izan dira lan txukuna egin dutenak. Igandeko Beteranoen Gipuzkoako Kros Txapelketan zortzi domina erdietsi zituzten Eibarren: sei urrezko domina (guztiak banaka taldean lortutako bat izan ezik), eta zilarrezko eta brontzezko bana. Zilarrezko domina Antonio Castrok lortu zuen, eta brontzezko domina, berriz, gizonen taldeak.
Batik bat emakumeen banakako lana nabarmendu daiteke, hiru urrezko domina lortu baitzituzten: Susana Ruizek 35 urtez azpikoetan, Marta Herediak 45 urtez azpikoetan eta Esther Estefaniak 55 urtez azpikoetan.
Gizonek banaka bi urrezko domina lortu zituzten; Jose Mari Bereziartuak 65 urtez azpikoetan eta Txema Arenzanak 60 urtez azpikoetan.
EATk jakinarazi duenez, Arrateko zelaietan egin zuten txapelketa, eta neguko giroa izan zen nagusi: lainoen artetik eguzkia irten bazen ere, hotza izan zen nagusi.
Domina ugari irabazi arren, gehiago lortzeko aukera izango zuen EATk, hainbat atleta gaixorik egon ez balira. Horietako bat Lyn Wilson izan zen, Donostiako San Silbestrearen irabazlea, eta duela gutxi herriko taldeak fitxatu duena. Gaixo zegoelako parte hartu ezin izan zuen beste atleta Juan Carlos Marenque izan zen, San Silbestrean ere seigarren iritsi zena.
Nazioarteko krosa
Hurrengo irteera Donostiako hipodromora egingo dute EATko atletek hilaren 29an. Donostiako Nazioarteko