Zazpi mozio aztertuko dituzte urteko lehenengo udalbatzarrean
Hogei puntu izango ditu gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, egingo duten udalbatzarrak. Horietatik zazpi mozioak izango dira, ordezkaritza duten hiru udal taldeek zein herritarrek aurkeztutakoak. Zinegotzi berria izango du Lezoko Udalbatzak. Bilduko Miren Tarragonak hartuko du Lucia Aranburuk utzitako tokia. Pasa den azaroko ohiko plenoan utzi zuen kargua. Bestalde, Kultura zinegotzi delegatuak dedikazio esklusiboa izan dezan erabakiko dute. Horrez gain, udalak Udalbiltzan izango duen ordezkaria hautatuko dute. Bestalde, iazko eta aurtengo lanpostuen zerrendak izango dituzte hizpide. Iazkoari egindako aldaketaren berrezartze errekurtsoari erantzuna emango diote lehendabizi, eta aurtengoa aldatuko dute. Portuko ingurumen txostena Azken aste hauetan bolo-bolo dabiltzan bi gai ere aztertuko dituzte arratsaldean. Horrela, Pasaiako Portuko ingurumen txostenari alegazioak aurkezteko diktamena jorratuko dute zazpigarren puntuan. Kutxako asanblean ordezkari bat izatea ere proposatuko dute. Hala, beste udalerri batzuekin elkartuko dira ordezkari hori izate aldera, proposamenak aurrera egiten badu. Udalari dagozkion beste bi gai ere jorratuko dituzte. Lezoko Etxeko Laguntza Zerbitzuaren udal araudiari aldaketak egitea onartzeko diktamina aztertuko dute zortzigarren puntuan. Bestalde, iazko eta aurtengo aurrekontuen aldaketen gainean hitz egingo dute. Zazpi mozio Azkenik, zazpi mozio aztertuko dituzte. Tibeten aldekoa eta Gipuzkoako azpiegitura lan handiak gelditzearen aldeko mozio bana aurkeztu dituzte herritarrek. Talde politikoek, berriz, lau aurkeztu dituzte: Bilduk ere azpiegiturak [...]
Hogei puntu izango ditu gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, egingo duten udalbatzarrak. Horietatik zazpi mozioak izango dira, ordezkaritza duten hiru udal taldeek zein herritarrek aurkeztutakoak.
Zinegotzi berria izango du Lezoko Udalbatzak. Bilduko Miren Tarragonak hartuko du Lucia Aranburuk utzitako tokia. Pasa den azaroko ohiko plenoan utzi zuen kargua. Bestalde, Kultura zinegotzi delegatuak dedikazio esklusiboa izan dezan erabakiko dute. Horrez gain, udalak Udalbiltzan izango duen ordezkaria hautatuko dute.
Bestalde, iazko eta aurtengo lanpostuen zerrendak izango dituzte hizpide. Iazkoari egindako aldaketaren berrezartze errekurtsoari erantzuna emango diote lehendabizi, eta aurtengoa aldatuko dute.
Portuko ingurumen txostena
Azken aste hauetan bolo-bolo dabiltzan bi gai ere aztertuko dituzte arratsaldean. Horrela, Pasaiako Portuko ingurumen txostenari alegazioak aurkezteko diktamena jorratuko dute zazpigarren puntuan.
Kutxako asanblean ordezkari bat izatea ere proposatuko dute. Hala, beste udalerri batzuekin elkartuko dira ordezkari hori izate aldera, proposamenak aurrera egiten badu.
Udalari dagozkion beste bi gai ere jorratuko dituzte. Lezoko Etxeko Laguntza Zerbitzuaren udal araudiari aldaketak egitea onartzeko diktamina aztertuko dute zortzigarren puntuan. Bestalde, iazko eta aurtengo aurrekontuen aldaketen gainean hitz egingo dute.
Zazpi mozio
Azkenik, zazpi mozio aztertuko dituzte. Tibeten aldekoa eta Gipuzkoako azpiegitura lan handiak gelditzearen aldeko mozio bana aurkeztu dituzte herritarrek. Talde politikoek, berriz, lau aurkeztu dituzte: Bilduk ere azpiegiturak geldiaraztearen aldekoa aurkeztu du; PSE-EEk zabor bilketaren zein Foru Funtsaren itzulketei buruzkoa. EAJk ere zabor bilketari buruzkoa aurkeztuko du. Azkenik, Kutxabanken administrazio kontseiluaren eraketari eta osaketari buruzko mozioa hizpide izango dute.
