Euskadiko Arrantza Txapelketa, hirian
Euskadiko Arrantza Txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatuko dute bihar, 15:30etik aurrera, hondartzan. Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federazioak antolatuta bi egunetan ospatuko dute txapelketa, bihar eta hilaren 25ean. Lehia arratsaldean hasiko...
Euskadiko Arrantza Txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatuko dute bihar, 15:30etik aurrera, hondartzan. Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federazioak antolatuta bi egunetan ospatuko dute txapelketa, bihar eta hilaren 25ean. Lehia arratsaldean hasiko bada ere, partaideak arrantzan 22:00ak arte izango direla jakinarazi dute txapelketaren antolatzaileek.
