Bi urte eta sei hilabeteko kartzela ustez sei hondeamakina lapurtzeagatik
2009an egin zituen lapurretak Oiartzunen eta Langraiz Okan; 2.813 euro eskatzen dizkio enpresa batek Bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak ustez sei hondeamakina lapurtu dituen gizonezko batentzat. Horrekin batera,...
2009an egin zituen lapurretak Oiartzunen eta Langraiz Okan; 2.813 euro eskatzen dizkio enpresa batek
Bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak ustez sei hondeamakina lapurtu dituen gizonezko batentzat.
Horrekin batera, hondeamakinen enpresa batek 2.813 euro eskatzen dizkio, eragindako kalteengatik.
2009ko maiatzan izan zen ustezko lehen lapurreta, Oiartzunen. Langraiz Okan (Araba) ere lapurreta egitea egozten diote.
Gainerako hondeamakinak Espainiako Estatuan lapurtu zituen, eta ustez Burgosko Valle de Mena herrian alokatuta zuen lokal batean gordetzen zituen horietako batzuk.
2009ko ekainaren 10ean atzeman zuten ustezko lapurra.
