Trialsin txapelketako bigarren proba egingo dute etzi Arrokaundietan
Donibane Kultur, Jolas eta Kirol Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Trialsin Txapelketako bigarren proba egingo dute etzi Arrokaundietan. Bederatzigarren aldia izango da Donibaneko bike-trial lehiaketa egingo dela, eta goi mailako txirrindulariek hartuko dute parte, horien artean Benito Ros zortzi aldiz Munduko txapeldun izandako abarzuzarra (Nafarroa), eta Ion Areitio hondarribiarra, iazko Gazte Mailako Munduko txapelduna. Goi mailako kirolariez gain, afizionatuentzako lekua izango da Arrokaundietan. Antolatzaileek dei egin diete eskualdeko zaleei proban parte hartzeko, beharrezko materiala hartzeko aukera izango dutelako: bizikletak, kaskoak, eskularruak… Gazte Mailatik gora Gipuzkoako Federazioaren edo baliokidea den lizentzia bat beharko da. 10:00etan irekiko dute izena emateko aukera. Barrio nagusi Fagollagan Etzikoa 2012ko Gipuzkoako Txapelketako bigarren proba izango da. Lehenengoa Hernaniko Fagollagan egin zuten, urtarrileko azken asteburuan. Fagollagako proban Diego Barrio gasteiztarra nagusitu zen Superclass Mailan, Raul Gutierrez eta Benito Rosen aurretik, eta lider bezala aterako da Donibaneko lehian. Gazte Mailan Iker Fernandez errenteriarra izan zen onena, haurren artean Santi Fernandez, eta Borja Conejos Alebin Mailan.
Donibane Kultur, Jolas eta Kirol Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Trialsin Txapelketako bigarren proba egingo dute etzi Arrokaundietan. Bederatzigarren aldia izango da Donibaneko bike-trial lehiaketa egingo dela, eta goi mailako txirrindulariek hartuko dute parte, horien artean Benito Ros zortzi aldiz Munduko txapeldun izandako abarzuzarra (Nafarroa), eta Ion Areitio hondarribiarra, iazko Gazte Mailako Munduko txapelduna.
Goi mailako kirolariez gain, afizionatuentzako lekua izango da Arrokaundietan. Antolatzaileek dei egin diete eskualdeko zaleei proban parte hartzeko, beharrezko materiala hartzeko aukera izango dutelako: bizikletak, kaskoak, eskularruak… Gazte Mailatik gora Gipuzkoako Federazioaren edo baliokidea den lizentzia bat beharko da. 10:00etan irekiko dute izena emateko aukera.
Barrio nagusi Fagollagan
Etzikoa 2012ko Gipuzkoako Txapelketako bigarren proba izango da. Lehenengoa Hernaniko Fagollagan egin zuten, urtarrileko azken asteburuan. Fagollagako proban Diego Barrio gasteiztarra nagusitu zen Superclass Mailan, Raul Gutierrez eta Benito Rosen aurretik, eta lider bezala aterako da Donibaneko lehian.
Gazte Mailan Iker Fernandez errenteriarra izan zen onena, haurren artean Santi Fernandez, eta Borja Conejos Alebin Mailan.


