Alokairu sozialaz udalak esandakoa gezurtatu du Gasteizek
Herenengungo prentsan agertu zen informazio bat gezurtatu du Eusko Jaurlaritzak, argitaratu eta hurrengo egunean. Horren arabera, Aitor Kerejeta alkateak esan zuen Jaurlaritzak ezingo zituela erosi, espero bezala, Muliaten alokairu sozialera bideratuko dituzten 25 etxebizitzen multzoa. «Informazioa okerra da, eta ez dauka inongo oinarririk», adierazi du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak. Gaineratu duenez, etxe horiek erosteko sinatua du hitzarmena udalarekin, eta momentu honetan erosketa bideratzen ari dira: «Akordioa normaltasun osoz ari da betetzen». Etxebizitza horiek martxoa eta apirila aldera bukatuko dituztela jakinarazi du, eta saileko zerbitzu teknikoek ikuskatu ostean, esleituak aukeratzeko prozesua martxan jarriko dutela. «Etxebizitza Sailak mantendu egiten du Hondarribian alokairu sozialaren alde egindako apustua, eta ez da inoiz atzera bota etxebizitza horiek erosterakoan», adierazi dute. Lehenak alokairu sozialean Horrez gain, Etxebizitza Sailak gogorarazi du Hondarribian egingo diren lehen alokairu sozialeko etxebizitzak direla, eta Eusko Jaurlaritzak jarri dituela etxebizitzak finantzatzeko eta erosteko baliabideak eta aurrekontua. Muliaten babes ofizialeko etxebizitzekin batera ari dira eraikitzen alokairu sozialekoak.
Herenengungo prentsan agertu zen informazio bat gezurtatu du Eusko Jaurlaritzak, argitaratu eta hurrengo egunean. Horren arabera, Aitor Kerejeta alkateak esan zuen Jaurlaritzak ezingo zituela erosi, espero bezala, Muliaten alokairu sozialera bideratuko dituzten 25 etxebizitzen multzoa. «Informazioa okerra da, eta ez dauka inongo oinarririk», adierazi du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak. Gaineratu duenez, etxe horiek erosteko sinatua du hitzarmena udalarekin, eta momentu honetan erosketa bideratzen ari dira: «Akordioa normaltasun osoz ari da betetzen».
Etxebizitza horiek martxoa eta apirila aldera bukatuko dituztela jakinarazi du, eta saileko zerbitzu teknikoek ikuskatu ostean, esleituak aukeratzeko prozesua martxan jarriko dutela. «Etxebizitza Sailak mantendu egiten du Hondarribian alokairu sozialaren alde egindako apustua, eta ez da inoiz atzera bota etxebizitza horiek erosterakoan», adierazi dute.
Lehenak alokairu sozialean
Horrez gain, Etxebizitza Sailak gogorarazi du Hondarribian egingo diren lehen alokairu sozialeko etxebizitzak direla, eta Eusko Jaurlaritzak jarri dituela etxebizitzak finantzatzeko eta erosteko baliabideak eta aurrekontua. Muliaten babes ofizialeko etxebizitzekin batera ari dira eraikitzen alokairu sozialekoak.

