Odol erauzketa saioa egingo dute gaur
Otsailari dagokion odol erauzketa gaur egingo dute anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara (edo bukatu arte). Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Oiartzungo arduradun Angel Mendizabalek gogorarazi duenez, jende gehiago behar da herrian odola emateko. Hala...
Otsailari dagokion odol erauzketa gaur egingo dute anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara (edo bukatu arte). Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Oiartzungo arduradun Angel Mendizabalek gogorarazi duenez, jende gehiago behar da herrian odola emateko. Hala, gazteei bereziki, elkartasun keinua egiteko deia egin die. Odola eman ondoren askaria izango da, ohi bezala.
