Puntu bakarrarekin konformatu dira berdeak
Hondarribiko Erregional Ohorezko Mailako futbol taldeak Trintxerpe taldearen aurka jokatu zuen larunbatean Hondartza futbol zelaian, eta bana berdindu zuen. Puntu banaketa izan zen Hondarribian, eta Hondarribiko taldea hamalaugarren da sailkapen nagusi...
Hondarribiko Erregional Ohorezko Mailako futbol taldeak Trintxerpe taldearen aurka jokatu zuen larunbatean Hondartza futbol zelaian, eta bana berdindu zuen. Puntu banaketa izan zen Hondarribian, eta Hondarribiko taldea hamalaugarren da sailkapen nagusian, hogeitabat punturekin. Trintxerpe, berriz, hamahirugarren da, puntu bat gehiagorekin. Hurrengo jardunaldiko partida hamargarren sailkatuaren kontra jokatuko dute: Beti Gazteren bisita jasoko dute berdeek, 16:00etatik aurrera.
