Gastronomia erakustaldian 24 elkarte ariko dira nor baino nor
Oarsoaldeko 24 elkartek hartuko dute parte Euskaldarrak Elkarteak 27. aldiz antolatu duen gastronomia erakusketan. Horietatik hamasei elkarte Errenteria-Oreretakoak dira; lau, Pasaiakoak; bi, Oiartzungoak; eta beste bi, Lezokoak. Datorren astelehenean hasiko da erakustaldia, eta bi astez platerik goxoena prestatzeko lanean gogor ariko dira parte hartzaileak, Mikelazulo garaikurra eskuratu nahian. Irabazlea zein den, berriz, hilaren 31n (larunbata) ezagutaraziko du “sukaldari ezagunek” osatutako epaimahaiak, gastronomia erakustaldia amaitzeko antolatu duten afarian. Irizpideak mantendu Araudian aldaketarik ez dela izango azaldu du erakusketako arduradun Manu Otegik, baina bai parte hartze egunetan: “Hilaren 29ko greba orokorrarekin bat egingo dugu, eta egun horretan ez da erakusketarik izango”. Platerik onena aukeratzeko garaian, “orain arteko irizpide berberak” mantenduko dituztela azaldu du, bestalde, Bixente Saez epaimahaiko zuzendariak. Saezek urte hauetan guztietan elkarteek prestatu dituzten plateren “kalitatea” eta “maila ona” nabarmendu ditu, eta epaimahaiko kideak «maila berean erantzuten» saiatuko direla jakinarazi du. Sariak, orain arte bezala, sei izango dira. Platerik onenak Mikelazulo Saria eskuratuko du, eta hurrengo hirurek, berriz, Errenteriako Udalak, Rosarito fruta dendak eta Maria Antonia Zapirain Zeramikak emandako garaikurrak irabaziko dituzte, hurrenez hurren. Gainontzeko beste bi sariak, berriz, Erreka Plastek eta De Cyne Reyna tabernak emandakoak, kalitate eta prezioaren araberako plater onenak eta plater esanguratsuenak irabaziko dituzte. Euskaldarrak elkarteak eskerrak [...]
Oarsoaldeko 24 elkartek hartuko dute parte Euskaldarrak Elkarteak 27. aldiz antolatu duen gastronomia erakusketan. Horietatik hamasei elkarte Errenteria-Oreretakoak dira; lau, Pasaiakoak; bi, Oiartzungoak; eta beste bi, Lezokoak.
Datorren astelehenean hasiko da erakustaldia, eta bi astez platerik goxoena prestatzeko lanean gogor ariko dira parte hartzaileak, Mikelazulo garaikurra eskuratu nahian. Irabazlea zein den, berriz, hilaren 31n (larunbata) ezagutaraziko du “sukaldari ezagunek” osatutako epaimahaiak, gastronomia erakustaldia amaitzeko antolatu duten afarian.
Irizpideak mantendu
Araudian aldaketarik ez dela izango azaldu du erakusketako arduradun Manu Otegik, baina bai parte hartze egunetan: “Hilaren 29ko greba orokorrarekin bat egingo dugu, eta egun horretan ez da erakusketarik izango”.
Platerik onena aukeratzeko garaian, “orain arteko irizpide berberak” mantenduko dituztela azaldu du, bestalde, Bixente Saez epaimahaiko zuzendariak. Saezek urte hauetan guztietan elkarteek prestatu dituzten plateren “kalitatea” eta “maila ona” nabarmendu ditu, eta epaimahaiko kideak «maila berean erantzuten» saiatuko direla jakinarazi du.
Sariak, orain arte bezala, sei izango dira. Platerik onenak Mikelazulo Saria eskuratuko du, eta hurrengo hirurek, berriz, Errenteriako Udalak, Rosarito fruta dendak eta Maria Antonia Zapirain Zeramikak emandako garaikurrak irabaziko dituzte, hurrenez hurren. Gainontzeko beste bi sariak, berriz, Erreka Plastek eta De Cyne Reyna tabernak emandakoak, kalitate eta prezioaren araberako plater onenak eta plater esanguratsuenak irabaziko dituzte.
Euskaldarrak elkarteak eskerrak eman dizkie erakustaldian parte hartuko duten elkarteei zein laguntzaileei.