Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Herritarrekin bildu da udala, Udaltzaingoaren gaueko zerbitzua kentzeaz aritzeko

Udala hainbat herritarrekin bildu zen herenegun iluntzean, Udaltzaingoaren gaueko zerbitzua kentzearen erabakiaren gaineko azalpenak emateko asmoz. Bilera horren balantzea egin du alkateak. Ainhoa Zabalok adierazi duenez, orain dela bi aste 350 lezoarren sinadurak aurkeztu zituzten udaletxean, erabakiaren kontra daudela azalduz. Horren harira, udalak bilera egitea erabaki zuen. “Bileraren helburua datu zehatzak ematea zen, eta herrian zeuden zurrumurruak gezurtatzea”, azaldu du Zabalok. Horrela, bere esanetan, herritar batzuek zabaldu dute Udaltzaingoaren gaueko zerbitzua kentzeko prozesua “ezkutuan” eraman dutela, eta hori hala izan ez dela uste du: “Aurrekontuen aurkezpena egin genuenean, azaldu genuen gaueko zerbitzua kenduko genuela”.   Bilerarekin, pozik Bileran nahi baino herritar gutxiago azaldu baziren ere, balorazio positiboa egin du alkateak: “Herritarrekin egindako bilera horretan argi eta garbi azaldu genituen prozesu osoan emandako pauso guztiak. Alde horretatik pozik gaude”. Zabalok aitortu duenez, “badakigu gaueko zerbitzua kentzea ez dela denen gustukoa, baina bileran egondakoek argi ulertu zuten gure jarrera, nahiz eta denak ez zeuden ados”. Herritar batek, bilera bukatzean, gaia tratatzeko “arintasuna” eskertu zien. Gaueko zerbitzua kentzeak, baina, eguneko txandan — “06:00etan hasten da eta 22:00etan bukatzen da”— udaltzain gehiago egongo direla ahalbidetzen du. Horri alde positiboa ikusten dio alkateak: “Egunez da jende gehien ibiltzen den momentua, eta, orain, neguan, uneoro bi [...]

lezoko hitza
Oarsoaldea
2012/03/15

Udala hainbat herritarrekin bildu zen herenegun iluntzean, Udaltzaingoaren gaueko zerbitzua kentzearen erabakiaren gaineko azalpenak emateko asmoz. Bilera horren balantzea egin du alkateak.Udaltzaingoaren gaineko informazioa emateko bilera

Ainhoa Zabalok adierazi duenez, orain dela bi aste 350 lezoarren sinadurak aurkeztu zituzten udaletxean, erabakiaren kontra daudela azalduz. Horren harira, udalak bilera egitea erabaki zuen. “Bileraren helburua datu zehatzak ematea zen, eta herrian zeuden zurrumurruak gezurtatzea”, azaldu du Zabalok. Horrela, bere esanetan, herritar batzuek zabaldu dute Udaltzaingoaren gaueko zerbitzua kentzeko prozesua “ezkutuan” eraman dutela, eta hori hala izan ez dela uste du: “Aurrekontuen aurkezpena egin genuenean, azaldu genuen gaueko zerbitzua kenduko genuela”.

 

Bilerarekin, pozik

Bileran nahi baino herritar gutxiago azaldu baziren ere, balorazio positiboa egin du alkateak: “Herritarrekin egindako bilera horretan argi eta garbi azaldu genituen prozesu osoan emandako pauso guztiak. Alde horretatik pozik gaude”. Zabalok aitortu duenez, “badakigu gaueko zerbitzua kentzea ez dela denen gustukoa, baina bileran egondakoek argi ulertu zuten gure jarrera, nahiz eta denak ez zeuden ados”. Herritar batek, bilera bukatzean, gaia tratatzeko “arintasuna” eskertu zien.

Gaueko zerbitzua kentzeak, baina, eguneko txandan — “06:00etan hasten da eta 22:00etan bukatzen da”— udaltzain gehiago egongo direla ahalbidetzen du. Horri alde positiboa ikusten dio alkateak: “Egunez da jende gehien ibiltzen den momentua, eta, orain, neguan, uneoro bi udaltzain ibiliko dira herrian, astegunetan goizeko zein arratsaldeko txandetan. Herritarrekin harreman handiagoa izango dute, bi izanda”. Asteburutan bi goizez eta bat arratsaldez dabiltza.

 

Urtarrilean bi intzidentzia

Lezoko alkateak esan duenez, Ertzaintzarekin elkarlanean ari dira, eta herritarrak lasaitu nahi izan ditu alde horretatik. “Urtarrilean, esaterako, bi intzidentzia jaso dira”. Horrela, urte osoan zehar jarraipena egingo dutela adierazi du. Herritarrak lasaitu nahi izan ditu alde horretatik, eta ez kezkatzeko eskatu die.

Gainera, gauetan udaltzainen zerbitzua ez egoteari aukera bat eman behar zaiola eskatu du. Gogorarazi du Lezo “salbuespena” izan dela orain arte: “Gipuzkoan 5.000 eta 10.000 biztanle artean dituzten herrietan, beste bat bakarrik zegoen gauetan txanda egiten zuena”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.