Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Alderdi guztiek bat egin dute San Juan plazan hotel bat eraikitzeko asmoarekin

Irungo Udalbatzak San Juan plazan lau izarretako hotel bat eraikitzeko lehen harria jarri du. Izan ere, Colon pasealekua eta Foru eta Leon Iruretagoiena kaleen artean dagoen 1.500 metro koadroko lurzorua jarduera horretarako bideratzeko baldintzen pliegoa onartu zuten aho batez asteartean egindako osoko bilkuran. Miguel Angel Paez Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Plan Estrategikoko ordezkariaren esanetan, hotel-kateentzat aukera ona da, ez delako erraza hiri batek “honelako lurzoru bat eskaintzea, hiri erdigunean, eta gune komertzialaren ondo-ondoan”. Hotela, gutxienez, lau izarretakoa izango litzateke, eta hori hirian dauden hiru izarretako beste establezimenduen konpetentzia ez izateko “nahitaezko” baldintza izan dela argitu du Paezek. Alderdi guztiek bat egin dute asmo hutsaz harago doan egitasmoarekin. Izan ere, badira hilabete batzuk udal gobernuak arloko enpresekin bilerak hasi zituela, eta egin diren bilera horietan jasotako informazioak bi gauzetarako balio izan du: batetik, baldintza pliegoa bera osatzeko, eta, beste aldetik, San Juan plazako hotela kudeatzeko interesatu bat baino gehiago dagoela jakiteko. Zortzi solairu guztira Asteazkeneko plenoan onartutako pliegoan adierazten denez, udalak lurraren jabetza mantenduko luke, eta gehienez, 60 urte arteko emakida bat izango litzateke. Guztira, “9.800 metro koadroko azalera erabilgarria” izango lituzkeela argitu du diru kontuen arduradunak, “behekoa eta lau solairu azal gainean, eta beste hiru solairu lur azpian”. Bederatzi eta [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2012/03/16
San Juan plazako hotela

Colon, Leon Iruretagoiena eta Foru kaleen artean dagoen lurzoruan eraikiko dute hotela

Irungo Udalbatzak San Juan plazan lau izarretako hotel bat eraikitzeko lehen harria jarri du. Izan ere, Colon pasealekua eta Foru eta Leon Iruretagoiena kaleen artean dagoen 1.500 metro koadroko lurzorua jarduera horretarako bideratzeko baldintzen pliegoa onartu zuten aho batez asteartean egindako osoko bilkuran.

Miguel Angel Paez Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Plan Estrategikoko ordezkariaren esanetan, hotel-kateentzat aukera ona da, ez delako erraza hiri batek “honelako lurzoru bat eskaintzea, hiri erdigunean, eta gune komertzialaren ondo-ondoan”. Hotela, gutxienez, lau izarretakoa izango litzateke, eta hori hirian dauden hiru izarretako beste establezimenduen konpetentzia ez izateko “nahitaezko” baldintza izan dela argitu du Paezek.

Alderdi guztiek bat egin dute asmo hutsaz harago doan egitasmoarekin. Izan ere, badira hilabete batzuk udal gobernuak arloko enpresekin bilerak hasi zituela, eta egin diren bilera horietan jasotako informazioak bi gauzetarako balio izan du: batetik, baldintza pliegoa bera osatzeko, eta, beste aldetik, San Juan plazako hotela kudeatzeko interesatu bat baino gehiago dagoela jakiteko.

Zortzi solairu guztira
Asteazkeneko plenoan onartutako pliegoan adierazten denez, udalak lurraren jabetza mantenduko luke, eta gehienez, 60 urte arteko emakida bat izango litzateke. Guztira, “9.800 metro koadroko azalera erabilgarria” izango lituzkeela argitu du diru kontuen arduradunak, “behekoa eta lau solairu azal gainean, eta beste hiru solairu lur azpian”. Bederatzi eta hamabi milioi euro arteko inbertsioa ekarriko du eta, kudeaketarako, 50 lanpostu beharko direla ziurtatu dute.

Auditorioa eta liburutegi berriaren ondoren, San Juan plaza berritua osatzeko azken elementua izango litzateke hotela. Paezek gehitu du “erreferentzizko eraikina” izango dela, eta hiriko ekonomia jarduera sustatzeko balioko duela ziurtatu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.