Bakarrizketa umoretsuak antolatu ditu Kamiok
Antxoko Kamio tabernak bakarrizketa umoretsuak antolatu ditu. Lehen saioa hilaren 21erako antolatu dute, “El Peli” ezagunarekin. La verdadera chistoria del mundo ikuskizuna aurkeztuko du aktore ezagunak, 20:30etik aurrera. Bigarren saioa,...
Antxoko Kamio tabernak bakarrizketa umoretsuak antolatu ditu. Lehen saioa hilaren 21erako antolatu dute, “El Peli” ezagunarekin. La verdadera chistoria del mundo ikuskizuna aurkeztuko du aktore ezagunak, 20:30etik aurrera.
Bigarren saioa, apirilaren 18rako iragarri dute. Orduan, Moitok, La peña de Moito lana aurkeztuko du, 20:30etik aurrera baita ere. Maiatzaren 2an, Las niñas del callejón taldekoek, Te invito a una copa ikuskizuna taularatuko dute, eta, azkenik, ekainaren 6an, Gorka Aginagalderen txanda izango da, El txou de Patxi-rekin.
