Hilabetero ikus ahal izango da ‘Argia’-ren mediatekako dokumental bat

Hilabetero euskaraz egindako (edo euskarazko azpitituluekin) dokumental bat ikusteko aukera egongo da Lezon. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da. Haizea eta sustraiak dokumentala ikusteko aukera izango da gaur, 18:30etik aurrera, Kultura Aretoan. Francoren diktadurako azken fusilamenduei buruz hitz egiten dute. Jon Paredes Manot Txiki fusilatutakoaren bizitzari buruz hitz egiten dute, batez ere.   Udala eta Oroitzene, eskutik Mikel Arruti Kultura zinegotziak azaldu duenez, Argiaren dokumentalek bi urte daramatzate aldizkariaren webgunean online ikusteko aukera ematen. “Hala ere, beste zabalkunde bat behar dutela erabaki zuten Argiako arduradunek, eta horrela, Euskal Herriko herrietara zabaltzeko asmoa zuten”, gaineratu du Arrutik. Proiektua hastean, dokumental horiek ETBn emititu ez zituztela zehaztu zuen zinegotziak. Lezoren kasuan, udalak erabaki zuen dokumentalak herrian emititzea, baina Oroitzene AEK-ko euskaltegiaren laguntza jaso dute, “euskalgintzan zabalkunde gehiago izan dezan”. Euskaraz ulertu eta irakurtzen dituzten guztiak gonbidatu dituzte emanaldietara. Egitaraua apirilak 16 Haizea eta sustraiak. maiatzak 13 Sagarren denbora. ekainak 15 Anuken egia. uztailak 13 Por/Beldurra. abuztua Botilen hilerria. irailak 13 Harrizulatzaileak, galdutako nortasun bila. urriak 19 Companys eta Agirre azken esbesterantz.

Hilabetero euskaraz egindako (edo euskarazko azpitituluekin) dokumental bat ikusteko aukera egongo da Lezon. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da.Edurne Lizarazu AEK-koa eta Mikel Arruti kultura zinegotzia

Haizea eta sustraiak dokumentala ikusteko aukera izango da gaur, 18:30etik aurrera, Kultura Aretoan. Francoren diktadurako azken fusilamenduei buruz hitz egiten dute. Jon Paredes Manot Txiki fusilatutakoaren bizitzari buruz hitz egiten dute, batez ere.

 

Udala eta Oroitzene, eskutik

Mikel Arruti Kultura zinegotziak azaldu duenez, Argiaren dokumentalek bi urte daramatzate aldizkariaren webgunean online ikusteko aukera ematen. “Hala ere, beste zabalkunde bat behar dutela erabaki zuten Argiako arduradunek, eta horrela, Euskal Herriko herrietara zabaltzeko asmoa zuten”, gaineratu du Arrutik. Proiektua hastean, dokumental horiek ETBn emititu ez zituztela zehaztu zuen zinegotziak.

Lezoren kasuan, udalak erabaki zuen dokumentalak herrian emititzea, baina Oroitzene AEK-ko euskaltegiaren laguntza jaso dute, “euskalgintzan zabalkunde gehiago izan dezan”.

Euskaraz ulertu eta irakurtzen dituzten guztiak gonbidatu dituzte emanaldietara.

Egitaraua

apirilak 16
Haizea eta sustraiak.
maiatzak 13
Sagarren denbora.
ekainak 15
Anuken egia.

uztailak 13
Por/Beldurra.

abuztua
Botilen hilerria.

irailak 13
Harrizulatzaileak, galdutako nortasun bila.

urriak 19
Companys eta Agirre azken esbesterantz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.