Udala grebara deitzen duten pankartak kentzen ari dela salatu du ELAk
ELA sindikatuak salatu du hiriko garbiketa zerbitzuko langileak hilaren 29rako deituta dagoen grabara deitzen duten pankartak kentzen ari direla. “Jarritako pankartek minutu gutxi batzuk besterik ez dute irauten”, esan dute. ELAtik argitu d...
ELA sindikatuak salatu du hiriko garbiketa zerbitzuko langileak hilaren 29rako deituta dagoen grabara deitzen duten pankartak kentzen ari direla. “Jarritako pankartek minutu gutxi batzuk besterik ez dute irauten”, esan dute. ELAtik argitu dutenez, garbiketa enpresako arduradunek sindikatuari esan diote udaletik emandako “agindu politikoak” betetzen ari direla.
Horregatik, arloko zinegotziari “tolerantzia” eskatu diote ELAtik, eta gogoratu dute grebaren gaineko propaganda ez dela luzarorako, hilaren 29a arte soilik, eta uste dute “ez dela logikoa hainbeste diru eta pertsona jartzea, greba deialdia izkutatzeko lanean jarduteko”.
