Astigarragako Mundarroren kontra jokatuko du Allerruk

Sailkapenean gora egiten jarraitzeko asmoarekin, Erregional Preferenteko Allerruk Astigarragako Mundarroaren zelaian jokatuko du bihar arratsaldean, 16:30etik aurrera. Lehengo asteburuan lortutako garaipenarekin zazpigarren postura igo ziren (33 puntu dituzte), eta bolada onarekin jarraitu nahi dute. Emakumeen Igoera Faseko ligaxkan, goiko aldeko taldeen arteko norgehiagoka jokatuko dute bihar Beasainen. Allerru hirugarren da, eta bere gainetik daude beasaindarrak. Partida 18:45ean hasiko da. Bestalde, Allerru Bk ere bihar du jardunaldiari dagokion norgehiagoka. Zarautzen bisita izango du Plazetan 17:00etatik aurrera. Ligaxkako hirugarren garaipena eskuratuko luke irabaziz gero.   Saskibaloikoak, gaur Allerru saskibaloi taldeak gaur arratsaldean Bekoerrotan jokatuko du. Santo Tomas Lizeoa izango da arerioa, 20:00etatik aurrera. Allerru-Jaizkibelek Hondarribin jokatuko du Bar Ignacioren kontra. Bihar izango da partida, 15:00etatik aurrera.

Sailkapenean gora egiten jarraitzeko asmoarekin, Erregional Preferenteko Allerruk Astigarragako Mundarroaren zelaian jokatuko du bihar arratsaldean, 16:30etik aurrera. Lehengo asteburuan lortutako garaipenarekin zazpigarren postura igo ziren (33 puntu dituzte), eta bolada onarekin jarraitu nahi dute.

Emakumeen Igoera Faseko ligaxkan, goiko aldeko taldeen arteko norgehiagoka jokatuko dute bihar Beasainen. Allerru hirugarren da, eta bere gainetik daude beasaindarrak. Partida 18:45ean hasiko da.

Bestalde, Allerru Bk ere bihar du jardunaldiari dagokion norgehiagoka. Zarautzen bisita izango du Plazetan 17:00etatik aurrera. Ligaxkako hirugarren garaipena eskuratuko luke irabaziz gero.

 

Saskibaloikoak, gaur

Allerru saskibaloi taldeak gaur arratsaldean Bekoerrotan jokatuko du. Santo Tomas Lizeoa izango da arerioa, 20:00etatik aurrera.

Allerru-Jaizkibelek Hondarribin jokatuko du Bar Ignacioren kontra. Bihar izango da partida, 15:00etatik aurrera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.