Dantza saioa antolatu du Soinueneak etzirako

Etzi, mutxiko saioa egingo dute Doneztebe plazan, Helduen Tailerretako dantza taldeek antolatuta. Eta Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak), hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, bat egin du saio horrekin, eta beste hainbat ekim...

Etzi, mutxiko saioa egingo dute Doneztebe plazan, Helduen Tailerretako dantza taldeek antolatuta. Eta Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak), hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, bat egin du saio horrekin, eta beste hainbat ekimen antolatu ditu etzirako.

12:00etan, kale buelta egingo dute Elizalden barrena, Antxoko Alkarkide dantzal taldearekin eta txarangarekin.

12:15ean, Alkarkidek euskal dantza saioa eskainiko du plazan: Mutil dantza, Jaurrieta, Zubietako soka dantza, Ttun Ttun eta Lapurdiko inauteria dantzatuko dituzte.

13:00etan dantza izango da plazan. Alkarkide txarangaren musikarekin, mutxikoen eta bestelako euskal herri dantzen saioa izango da. Irekia izango denez, herritar guztiak animatu dituzte parte hartzerako.

14:30ean, bazkaria egingo dute Helduen Tailerretako, Alkarkideko eta Soinueneako kideek, Ibargain elkartean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.