Elkartasun calçotada egingo dute etzi, Etiopia Utopia Fundazioa laguntzeko

Etzi 3.000 calçot banatuko dituzte Errenterian, 500 razio guztira, maria de Lezo kalean, Magdalena ermita eta Bodega Txikote tabernaren parean egingo duten elkartasun calçotadaren barruan. Bertan jasotako dirua Wukronen (Etiopia iparraldea) Etiopia Utopia Fundazioak abian duen Irribarreak Proiektura bideratuko dute. Egitasmo horren bidez, hortz klinika eraiki dute Wukronen eta “orain hortz klinikarako langileen formazioa egitea eta beharrezkoa den materiala biltzea da helburua”, zehaztu du Etiopia Utopia Fundazioko presidente Imanol Apalategik. Pello Ruiz Cabestani fundazioko kidea arduratuko da calçotak egiteaz etziko elkartasun ekimenean. Bertara biltzen diren herritarrak, berriz, bost euroren truke seina calçot dastatzeko aukera izango dute. Jatekoaz aparte, besteak beste, kamisetak, amantalak, koadernoak, sudaderak, eta katiluak erosteko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek eta bide batez, garatze bidean aurrera egiten lagunduko diote Etiopia iparraldeko Wukron herriari.

Elkartasun ekimena gaur aurkeztu dute

Elkartasun ekimena gaur aurkeztu dute

Etzi 3.000 calçot banatuko dituzte Errenterian, 500 razio guztira, maria de Lezo kalean, Magdalena ermita eta Bodega Txikote tabernaren parean egingo duten elkartasun calçotadaren barruan. Bertan jasotako dirua Wukronen (Etiopia iparraldea) Etiopia Utopia Fundazioak abian duen Irribarreak Proiektura bideratuko dute.

Egitasmo horren bidez, hortz klinika eraiki dute Wukronen eta “orain hortz klinikarako langileen formazioa egitea eta beharrezkoa den materiala biltzea da helburua”, zehaztu du Etiopia Utopia Fundazioko presidente Imanol Apalategik.

Pello Ruiz Cabestani fundazioko kidea arduratuko da calçotak egiteaz etziko elkartasun ekimenean. Bertara biltzen diren herritarrak, berriz, bost euroren truke seina calçot dastatzeko aukera izango dute. Jatekoaz aparte, besteak beste, kamisetak, amantalak, koadernoak, sudaderak, eta katiluak erosteko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek eta bide batez, garatze bidean aurrera egiten lagunduko diote Etiopia iparraldeko Wukron herriari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.