Erabatekoa izan da greba orokorra Lezon
Lezoko kaskoan ez ditu inork zabaldu ateak. Herriko ikastetxeetako langileek ere bat egin dute grebarekin, eta herriko poligonoetan ia erabatekoa izan da lanuztea; 103 poligonoan enpresaren bat lanean ibili da goizean goiz, eta informazio piketeak bert...
Lezoko kaskoan ez ditu inork zabaldu ateak. Herriko ikastetxeetako langileek ere bat egin dute grebarekin, eta herriko poligonoetan ia erabatekoa izan da lanuztea; 103 poligonoan enpresaren bat lanean ibili da goizean goiz, eta informazio piketeak bertara joan dira. Baina Ertzaintzak hori eragozteko erabakia hartu, eta tentsio uneak bizi izan dira grebalarien eta poliziaren artean.