Lezoko kaskoan ez ditu inork zabaldu ateak. Herriko ikastetxeetako langileek ere bat egin dute grebarekin, eta herriko poligonoetan ia erabatekoa izan da lanuztea; 103 poligonoan enpresaren bat lanean ibili da goizean goiz, eta informazio piketeak bert...
Greba orokorraren deialdiarekin bat egin du udalak ere. Atzoko plenoan, lan erreformari buruzko mozioa aztertu zuten zinegotziek, eta Bilduko zinegotzien aldeko botoekin atera zen aurrera. Aiora Perez de San Roman alkateak ·langileok urtetako borrokar...
Joan zen astean ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreratu bezala, Irungo lantegi guztiek bat egin dute grebarekin, eta aurreko deialdi batzuekin alderatuta, langileen erantzuna askoz handiagoa izaten ari da. Goizeko lehen orduetatik pikete informatiboak egon dira, baina apenas egon da istiluren bat, lan egitera joan direnak oso gutxi izan direlako. 10:00etan manifestazioa egin dute erdialdean eta, ordu horretan, industria gune guztiak geldirik zeuden. Arratsalderako manifestazio handia deitu dute. 19:00etan abiatuko da Zabaltza plazatik. Eskualdeko mobilizazioa da eta Hondarribiko langileak ere espero dituzte. Arratsaldeko manifestazioaren ondoren sindikatuetako ordezkariek balantzea egingo dute, eta, zalantzarik gabe, balorazioa oso positiboa izango da. Merkataritza ere geldirik Sindikatuen arabera gaurko eguna langileen eskubideen aldeko borrokan urrats handia izango da, edo langileen eskubideen murrizketen kontra, nahi bezala. Eguerdian Irungo erdialdean antzematu den bezala, etxeko lanen banaketa parekatuagoa izateko ere balio izan du M29ak, egun batez bada ere. Eskolak eta fabrikak itxita egonik, haur parkeak gainezka zeuden, eta ohi baino aita gehiago ikus zitezkeen haurren zaintza lanetan. Erdialdeko merkataritzaren gehiengoak ez du gaur goizean pertsiana igo. Colon pasealekuan, esaterako, %80tik gorakoa izan da deialdiaren erantzuna; hori bai, taberna eta okindegi-kafetegi askok ireki dute. Igande bateko giroa zegoen: espaloiak jendez beteta, batzuk paseatzen, eta beste batzuk egonean. Auzoetako [...]
Jaieguna balitz bezala, gaur ez da pertsianarik igo Errenteria-Oreretako lantegi eta komertzioetan. Ez da, ordea, jaieguna, eta kalean greba orokorraren aldeko aldarrikapenak izan dira nagusi. Goizean goiz jarri dira piketeak martxan, goizeko seietan b...
Liskarra izan da Biteri kalean Ertzaintzaren eta piketeen artean. Informazio piketeak kale horretako banketxe baten aurrean zeudela, tira-bira sortu da piketeen eta Ertzaintzaren artean, eta azken horiek grebalarien kontra oldartu dira. Zaurituak daude...
Greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute Hondarribiko herritarrek. Hezkuntzan erabatekoa da, eta dendek nahiz ostalaritza establezimendu gehienek ez dute zabaldu. Sokoako dendek ateak itxi dituzte goizetik, eta Portuko gehienak ere itxi...