Lasai doa arratsaldea, 19:00etako mobilizazioen zain
Goizean izan dira greba orokorraren barruko ekintza gehienak. Donostiako manifestazioa jendetsuaren ondoren, informazio piketeek eta greba egin dutenek atseden hartzeko baliatu dituzte arratsaldeko lehen orduak. Hala ere, arratsaldean badira ekimenak. Honakoak dira:
16:30etik, auto karabana egiten ari dira Errenteria-Oreretan.
17:30ean, Hondarribian manifestazioa, Miramarretik.
18:00etan, elkarretaratzea egingo dute Antxoko Gure Zumardian.
19:00etan, Oarsoaldeko manifestazioa Errenteria-Oreretan, Herriko Enparantzatik hasita.
19:00etan, Bidasoko manifestazioa Irunen San Juan plazatik abiatuta.