Pertsianarik ez da igo lantegi eta komertzioetan
Jaieguna balitz bezala, gaur ez da pertsianarik igo Errenteria-Oreretako lantegi eta komertzioetan. Ez da, ordea, jaieguna, eta kalean greba orokorraren aldeko aldarrikapenak izan dira nagusi. Goizean goiz jarri dira piketeak martxan, goizeko seietan b...
Jaieguna balitz bezala, gaur ez da pertsianarik igo Errenteria-Oreretako lantegi eta komertzioetan. Ez da, ordea, jaieguna, eta kalean greba orokorraren aldeko aldarrikapenak izan dira nagusi. Goizean goiz jarri dira piketeak martxan, goizeko seietan bildu dira Alcampon, eta hor herrika banatu dira. Goizean zehar herriko lantegi eta komertzioetan barrena ibili dira. Ordura arte ez da inongo arazorik izan.
11:00ak aldera, ordea, liskarrak izan dira Biteri kalean Ertzaintza eta piketeen artean. Informazio piketeak kale horretako banketxe baten aurrean zeudela, tira-bira sortu da piketeen eta Ertzaintzaren artean, eta azken horiek grebalarien kontra oldartu dira. Lekukoek jakinarazi dutenez, bost zauritu izan dira.
Garai berean, bizikleta martxa irten da Zumarditik Donostira bidean. 12:00etan, hain zuzen, Lanbideren egoitzan elkarretaratzea egingo dute langabeek, eta 12:30ean Artzain Onaren katedraletik.
Arratsaldean, berriz, eskualdeko manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretan. 19:00etan irtengo dira Zumarditik.