Sindikatuen balorazioak
Greba eguneko ekitaldi gehienak bukatuta, sindikatuetako arduradunek euren balorazioa egin diote OARSO BIDASOKO HITZAri. Biharko papereko edizioan sakonago irakur daitezke balorazioak. Horra aurrerapena:
Pablo Garmendia (Oarso Bidasoko ELA): “Jendea konturatu da borroka egin behar dela bere desadostasuna adierazteko”
Zorion Ortigosa (Oarso Bidasoko LAB): “Lan erreformari ezetz esan zaio; orain lortu behar dugu hori errespetatu araztea”
Felipe Javier Pascua (Oarso Bidasoko UGT): “Mobilizazioa egun berberean eta arrazoi berdinengatik egiteak ere izan du eragina”
Kepa Olaiz (ESK): “Zoriontzekoa da, oso gustura gaude grebak izan duen erantzunarekin”
Patxi Cornejo (Oarso Bidasoko CCOO): “Harrigarria izan da, grebari emandako erantzunak espero genuena gainditu du”