Greba erabatekoa ari da izaten industrian eta oso handia merkataritzan
Joan zen astean ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreratu bezala, Irungo lantegi guztiek bat egin dute grebarekin, eta aurreko deialdi batzuekin alderatuta, langileen erantzuna askoz handiagoa izaten ari da. Goizeko lehen orduetatik pikete informatiboak egon dira, baina apenas egon da istiluren bat, lan egitera joan direnak oso gutxi izan direlako. 10:00etan manifestazioa egin dute erdialdean eta, ordu horretan, industria gune guztiak geldirik zeuden. Arratsalderako manifestazio handia deitu dute. 19:00etan abiatuko da Zabaltza plazatik. Eskualdeko mobilizazioa da eta Hondarribiko langileak ere espero dituzte. Arratsaldeko manifestazioaren ondoren sindikatuetako ordezkariek balantzea egingo dute, eta, zalantzarik gabe, balorazioa oso positiboa izango da. Merkataritza ere geldirik Sindikatuen arabera gaurko eguna langileen eskubideen aldeko borrokan urrats handia izango da, edo langileen eskubideen murrizketen kontra, nahi bezala. Eguerdian Irungo erdialdean antzematu den bezala, etxeko lanen banaketa parekatuagoa izateko ere balio izan du M29ak, egun batez bada ere. Eskolak eta fabrikak itxita egonik, haur parkeak gainezka zeuden, eta ohi baino aita gehiago ikus zitezkeen haurren zaintza lanetan. Erdialdeko merkataritzaren gehiengoak ez du gaur goizean pertsiana igo. Colon pasealekuan, esaterako, %80tik gorakoa izan da deialdiaren erantzuna; hori bai, taberna eta okindegi-kafetegi askok ireki dute. Igande bateko giroa zegoen: espaloiak jendez beteta, batzuk paseatzen, eta beste batzuk egonean. Auzoetako [...]
Joan zen astean ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreratu bezala, Irungo lantegi guztiek bat egin dute grebarekin, eta aurreko deialdi batzuekin alderatuta, langileen erantzuna askoz handiagoa izaten ari da. Goizeko lehen orduetatik pikete informatiboak egon dira, baina apenas egon da istiluren bat, lan egitera joan direnak oso gutxi izan direlako. 10:00etan manifestazioa egin dute erdialdean eta, ordu horretan, industria gune guztiak geldirik zeuden.
Arratsalderako manifestazio handia deitu dute. 19:00etan abiatuko da Zabaltza plazatik. Eskualdeko mobilizazioa da eta Hondarribiko langileak ere espero dituzte. Arratsaldeko manifestazioaren ondoren sindikatuetako ordezkariek balantzea egingo dute, eta, zalantzarik gabe, balorazioa oso positiboa izango da.
Merkataritza ere geldirik
Sindikatuen arabera gaurko eguna langileen eskubideen aldeko borrokan urrats handia izango da, edo langileen eskubideen murrizketen kontra, nahi bezala. Eguerdian Irungo erdialdean antzematu den bezala, etxeko lanen banaketa parekatuagoa izateko ere balio izan du M29ak, egun batez bada ere. Eskolak eta fabrikak itxita egonik, haur parkeak gainezka zeuden, eta ohi baino aita gehiago ikus zitezkeen haurren zaintza lanetan.
Erdialdeko merkataritzaren gehiengoak ez du gaur goizean pertsiana igo. Colon pasealekuan, esaterako, %80tik gorakoa izan da deialdiaren erantzuna; hori bai, taberna eta okindegi-kafetegi askok ireki dute. Igande bateko giroa zegoen: espaloiak jendez beteta, batzuk paseatzen, eta beste batzuk egonean. Auzoetako ikuspegia ere halakoa zen; ikastetxeak, tailerrak eta komertzioak itxita eta taberna bat edo beste irekita.