Sindikatuen arabera, “egun historikoa” izan da gaurkoa Oarsoaldean eta Bidasoan. Greba orokorrak ia erabat gelditu ditu industria, hezkuntza, zerbitzu, ostalaritza eta garraio sektoreak, horregatik, pozik daude sindikatuetako ordezkariak. Murrizketen eta Espainiako Gobernuaren lan erreformaren kontrako mobilizazio egunak oihartzun handia izan du, eta milaka herritar atera dira kalera. Arratseko mobilizazioetan, Irunen eta Errenteria-Oreretan (irudietan) milaka pertsona bildu dira. Bi eskualdeetako informazio zehatzagoa, herriz herri, ondoko webguneetan: