Grebarekin bat egin du udalak ere
Greba orokorraren deialdiarekin bat egin du udalak ere. Atzoko plenoan, lan erreformari buruzko mozioa aztertu zuten zinegotziek, eta Bilduko zinegotzien aldeko botoekin atera zen aurrera. Aiora Perez de San Roman alkateak ·langileok urtetako borrokar...
Greba orokorraren deialdiarekin bat egin du udalak ere. Atzoko plenoan, lan erreformari buruzko mozioa aztertu zuten zinegotziek, eta Bilduko zinegotzien aldeko botoekin atera zen aurrera. Aiora Perez de San Roman alkateak ·langileok urtetako borrokarekin irabazitako eskubideak galtzea nahi dute, eta ez dugu onartuko” gaineratu zuen.
Udaleko Langileen Batzordeak ere bat egin du sindikatuek egindako deialdiarekin.
EAJk eta H1ek bat egin zuten mozioaren puntu batzuekin (“erreforma salatu, indargabetzeko eskatu eta lan harremanetarako euskal esparrua martxan jartzearen” alde azaldu ziren), baina herritarrei greba deialdiarekin bat egiteko eskatzearen kontra egin zuten.
Mozioa, hemen.