Hondarribiak bat egin du greba orokorrarekin
Greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute Hondarribiko herritarrek. Hezkuntzan erabatekoa da, eta dendek nahiz ostalaritza establezimendu gehienek ez dute zabaldu. Sokoako dendek ateak itxi dituzte goizetik, eta Portuko gehienak ere itxi...
Greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute Hondarribiko herritarrek. Hezkuntzan erabatekoa da, eta dendek nahiz ostalaritza establezimendu gehienek ez dute zabaldu. Sokoako dendek ateak itxi dituzte goizetik, eta Portuko gehienak ere itxita azaldu dira. Piketeek normaltasunarekin egin dute euren lana.
Hondarribian enpresa handienek ateak itxi dituzte. Txiplau inguruan lantegi nagusiak eta tailer eta enpresa txiki gehienak geldirik daude. Hondarribiko udaletako langileak ez dira gaur lanera joan, eta Hondarribiko kiroldegia ere itxita dago. Arrantzaleek ere grebarekin bat egin dute, eta ontziak kaian daude.