Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Irungo udal gobernuak PPren babesa izan du 2012ko kontuak onartzeko

Sei orduko eztabaidaren ondoren, 2012ko udal aurrekontuak onartu zituzten herenegun, PSE-EEren eta PPren aldeko bozkekin. Ogasun ordezkari Miguel Angel Paezek aurrekontua “estua, zorrotza eta arduratsua” dela defendatu zuen: “Ez da guk nahiko genukeen aurrekontua, baina benetako errealitate batean oinarrituta dago, eta zuhurtziaz eta arduraz prestatu dugu”. 64.027.399 euroko agiria da onartutakoa, iazkoa baino %7,59 txikiagoa. Alderdi guztiekin elkartu eta gero, gobernu taldea PPrekin eta Bildurekin negoziatzen hasi zen; PPren babesa lortu zuten. PPk “Irunek aurrekontua behar duela” esan zuen plenoan, “aurrekontua ez baitago egungo krisi egoerari hain egokituta. Gainera, aurtengo aurrekontuak ez du zorra handituko, eta tokiko ekonomia pizten lagunduko du”. EAJ eta Ezker Batua, kontra EAJ eta Ezker Batuak kontra bozkatu zuten. Bi alderdiek osoko zuzenketak aurkeztu zituzten, eta jeltzaleek hainbat emendakin partzial ere, gehienak atzera bota zituztenak. EAJko Xabier Iridoyren esanetan, gobernuak osoko bilkurara eramandako aurrekontuak “errakitikoak eta kontinuistak dira, eta paralisiaren sintomak dituzte, udalaren zorraren eraginez”. EAJren emendakin partzial gehienak atzera bota zituzten, eta aurrekontuaren bozketan kontra egin zuten. Ezker Batuak ere osoko zuzenketa aurkeztu zuen, Bilduren aldeko bozka izan zuena. Manuel Millanek adierazi zuen “inbertsiorako aukerarik gabeko aurrekontua” dela, eta ez dituela asetzen «hiritarren benetako beharrak». Hala, kontrako botoa eman zuen Millanek: “Hobetu beharrean, zenbait zuzenketek [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2012/03/30

Sei orduko eztabaidaren ondoren, 2012ko udal aurrekontuak onartu zituzten herenegun, PSE-EEren eta PPren aldeko bozkekin. Ogasun ordezkari Miguel Angel Paezek aurrekontua “estua, zorrotza eta arduratsua” dela defendatu zuen: “Ez da guk nahiko genukeen aurrekontua, baina benetako errealitate batean oinarrituta dago, eta zuhurtziaz eta arduraz prestatu dugu”. 64.027.399 euroko agiria da onartutakoa, iazkoa baino %7,59 txikiagoa.

Alderdi guztiekin elkartu eta gero, gobernu taldea PPrekin eta Bildurekin negoziatzen hasi zen; PPren babesa lortu zuten. PPk “Irunek aurrekontua behar duela” esan zuen plenoan, “aurrekontua ez baitago egungo krisi egoerari hain egokituta. Gainera, aurtengo aurrekontuak ez du zorra handituko, eta tokiko ekonomia pizten lagunduko du”.

EAJ eta Ezker Batua, kontra
EAJ eta Ezker Batuak kontra bozkatu zuten. Bi alderdiek osoko zuzenketak aurkeztu zituzten, eta jeltzaleek hainbat emendakin partzial ere, gehienak atzera bota zituztenak. EAJko Xabier Iridoyren esanetan, gobernuak osoko bilkurara eramandako aurrekontuak “errakitikoak eta kontinuistak dira, eta paralisiaren sintomak dituzte, udalaren zorraren eraginez”. EAJren emendakin partzial gehienak atzera bota zituzten, eta aurrekontuaren bozketan kontra egin zuten.

Ezker Batuak ere osoko zuzenketa aurkeztu zuen, Bilduren aldeko bozka izan zuena. Manuel Millanek adierazi zuen “inbertsiorako aukerarik gabeko aurrekontua” dela, eta ez dituela asetzen «hiritarren benetako beharrak». Hala, kontrako botoa eman zuen Millanek: “Hobetu beharrean, zenbait zuzenketek aurrekontua okertu dute, beharrezkoak ez diren asmoetarako direlako”.

PPk hamasei zuzenketa partzial aurkeztu zituen, zortzi aurrekontua handitzeko eta beste hainbeste gutxitzeko. Horietako batzuk udal gobernuarekin adostuta zeuden, hala nola, hiriari buruzko liburu bat argitaratzeko partida kentzea, eta Kale Nagusiaren zaharberritzeko lanak egitea (25.000 euro). Beste zuzenketa batzuk herenegun bertan erretiratu zituzten, eta gainontzekoak plenoan eztabaidatu eta onartu zituzten, horien artean Irun 2020 Estrategia Bulegoa kentzea (Bidasoa Bizirik-en esku geratuko da, udal teknikari baten bitartez).

Ondoren jeltzaleek aurkeztu zituzten euren emendakinak. Bi izan ziren aurrekontua gehitzeko EAJk aurkeztu eta osoko bilkuran onartutako proposamenak: Hiri Debekatuaren Mapan zehaztutako emakumeentzako puntu ilunetan lanak egiten hasteko partida bat, eta autobus geltokietan informazioa hobetzeko beste bat, “erabiltzaile berriak lortzeko modu bat” izango delako.

Belaskoenea eta Artia
Jeltzaleen emendakin nagusiak Belaskoenean eta Artian hainbat hirigintza lan egiteko proposamenak ziren, bi auzoetako aparkaleku arazoak arintzeko asmoz. PSE-EE eta Bildu kontra agertu ziren, eta azkenean, udal gobernuak proposatuta, 50.000na euroko bi partida onartu zituzten: Belaskoenean jeltzaleek aipatutako eremuan aparkaleku zein aisia guneak uztartzeko proiektu baten ikerketa egiteko, eta Artiako Pio Baroja kale inguruko hirigintza berraztertzeko.

Bilduk ez zuen emendakin partzialik aurkeztu, eta bozketan abstenitu egin zen. Koalizioarentzako finantza egoerak hiriko funtzionamendua bermatzen du, baina finantzaketa modu ezberdinak bilatzeko ordua dela uste dute: “Aldunditik datozen diru sarrerek udal kontuak erabat baldintzatzen dituzte, eta murrizketa hain izan da handia, ez duela mugitzeko aukerarik ematen”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.