Muliateko etxebizitzen eskriturak hilaren 22ra arte sinatuko dituzte
Muliateko babes ofizialeko etxebizitzen eskriturak egiten hasi ziren herenegun, eta hilaren 22ra arte sinatuko dituzte jabeek. «Pozik gaude etxebizitzen sustatzaile eta eraikitzaile Miguel Imaz enpresak, eta inguru hori hiritartzen ari den Azysa enpre...
Muliateko babes ofizialeko etxebizitzen eskriturak egiten hasi ziren herenegun, eta hilaren 22ra arte sinatuko dituzte jabeek. «Pozik gaude etxebizitzen sustatzaile eta eraikitzaile Miguel Imaz enpresak, eta inguru hori hiritartzen ari den Azysa enpresak daramaten lan martxarekin», azaldu du, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak.
Uste baino bost hilabete lehenago bukatu dira etxebizitzak eraikitzeko lanak. Alkatearen ustez, «Miguel Imazek egindako lana oso ona da, eta agerikoak dira emaitzak. Orain Azysarekin lanean ari gara hiritartze lana ahalik eta gehien aurreratu nahian, beti ere Muliateko bizilagun berrien onerako; eta ez da ahaztu behar obra hau epearen barruan dagoela», gehitu du.
Auzo berriko lurra dagoeneko asfaltatu dute. «Azken esfortzu bat eskatzen diegu herritarrei, baina lanak bukatzeko epearen aurretik gaudela gogorarazi nahi dugu», adierazi du Kerejetak.
