Mailaz igotzeko kanporaketak jokatuko ditu Oiartzunek berriro
Espainiako Estatuko Bigarren Mailako neskak bigarrenak dira, baina lehen postuan buka dezakete liga Beste behin, mailaz igotzeko kanporaketak jokatuko dituzte OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskek. Espainiako Estatuko Bigarren Mailan jokatzen ari dira au...
Espainiako Estatuko Bigarren Mailako neskak bigarrenak dira, baina lehen postuan buka dezakete liga
Beste behin, mailaz igotzeko kanporaketak jokatuko dituzte OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskek. Espainiako Estatuko Bigarren Mailan jokatzen ari dira aurten, eta Lehen Mailara igotzeko lehian sartu dira.
Liga bukatzeko bi partida falta direnean lortu dute lehian sartzea oiartzuarrek. Bigarren postuan daude ligako sailkapenean, Athleticen atzetik. Athleticek, ordea, ezin du mailaz igo, Lehen Mailan beste talde bat duelako.
Emakumeen Bigarren Mailan zazpi multzo daude. Zazpi multzo horietan lehenengo postuetan dauden taldeek jokatuko dituzte mailaz igotzeko kanporaketak.
Liga irabazteko aukera
Oiartzuarrek, gainera, liga irabazteko aukera ere badute. Athletic liderrak bi puntu ateratzen dizkie, eta bihar jokatuko dute elkarren kontra, 16:30ean, Karla Lekuonan. Irabaziz gero, lider jarriko dira oiartzuarrak.
