Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalak Kabia proiektu «parte hartzailea» aurkeztu du

Kabia proiektu “parte hartzailea” aurkeztu du  Errenteriako Udalak. Errenteria egiteko modu “berria” eta “berritzailea” izango dela azaldu du Julen Mendoza alkateak, eta aldi berean irekia izango dela, “herriko eragile eta interesa duen herritar orok parte hartzeko aukera izango baitu”. Errenteriako Udalarekin batera, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016 dira ekimenaren sustatzaileak, eta helburua, berriz, Errenteria “ezberdina” eraikitzea dela nabarmendu du Mendozak, “hiria ulertzeko beste modu bat praktikan jartzea”. Horren harira, herri osoaren parte hartzea “ezinbestekoa” dela gaineratu du. Oinarrizko bi elementu Herritarren parte hartzea eta ahalduntzea dira, hain zuzen ere, Kabia ekimenaren oinarrizko elementuak, Mendozak zehaztu duenez: “Herritarrek sinistu egin behar dute beraien lan txikiarekin herria eta gizartea aldatu daitezkeela, gauzak beste modu batera egin daitezkeela. Eta horretarako ezinbestekoa da parte hartzea, ez lelo bezala, kudeaketa egoki baterako tresna ezin hobe bezala ulertuta baizik. Parte hartzerik ez badago, ekimen honek ez du biderik”. Mendozak, herritarrengan duten konfiantza nabarmendu du. Maiatzaren 11n zabaldu Kabia Espazio Kreaktiboa, elkarlanetik sortzen den proposamena dela azaldu du, Donostia 2016 eta Errenteriako Udalarekin batera, ekimenaren sustatzaile den Arkitektura Kolektiboak taldeko Jon Begiristainek. Hiria unean-unean egiten dela, eta gainera, aldakorra dela ikuspuntua dute Arkitektura Kolektiboak taldeko kideek, eta garrantzitsuena, gertatzen dena eta jendea direla nabarmendu du Begiristainek: “Hiria [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2012/04/20

Kabia proiektu “parte hartzailea” aurkeztu du  Errenteriako Udalak. Errenteria egiteko modu “berria” eta “berritzailea” izango dela azaldu du Julen Mendoza alkateak, eta aldi berean irekia izango dela, “herriko eragile eta interesa duen herritar orok parte hartzeko aukera izango baitu”.
Errenteriako Udalarekin batera, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016 dira ekimenaren sustatzaileak, eta helburua, berriz, Errenteria “ezberdina” eraikitzea dela nabarmendu du Mendozak, “hiria ulertzeko beste modu bat praktikan jartzea”. Horren harira, herri osoaren parte hartzea “ezinbestekoa” dela gaineratu du.

Oinarrizko bi elementu
Herritarren parte hartzea eta ahalduntzea dira, hain zuzen ere, Kabia ekimenaren oinarrizko elementuak, Mendozak zehaztu duenez: “Herritarrek sinistu egin behar dute beraien lan txikiarekin herria eta gizartea aldatu daitezkeela, gauzak beste modu batera egin daitezkeela. Eta horretarako ezinbestekoa da parte hartzea, ez lelo bezala, kudeaketa egoki baterako tresna ezin hobe bezala ulertuta baizik. Parte hartzerik ez badago, ekimen honek ez du biderik”. Mendozak, herritarrengan duten konfiantza nabarmendu du.

Maiatzaren 11n zabaldu
Kabia Espazio Kreaktiboa, elkarlanetik sortzen den proposamena dela azaldu du, Donostia 2016 eta Errenteriako Udalarekin batera, ekimenaren sustatzaile den Arkitektura Kolektiboak taldeko Jon Begiristainek.
Hiria unean-unean egiten dela, eta gainera, aldakorra dela ikuspuntua dute Arkitektura Kolektiboak taldeko kideek, eta garrantzitsuena, gertatzen dena eta jendea direla nabarmendu du Begiristainek: “Hiria jendeak egiten du, eta hortaz, behetik gora egiten den zerbait izan behar duela uste dugu. Herritarrek aukera izan behar dute beraien inguruan gertatzen dena erabakitzeko”.
Kabia Espazio Kreaktiboa  Pontika auzoko orubean kokatuko duten 30 metro luze eta 15 zabal izango dituen egitura arkitektonikoa izango da. Begiristainek azaldu duenez, egitura horren pean egongo da Kabia “sormen eta elkarlanerako” espazioa.
Maiatzaren 11n zabalduko dute ekimena babestuko duen egitura, eta lauzpabost hilabetez herriko elkarte, eragile eta norbanakoek antolatutako jardunaldiak hartuko ditu Kabiak. Egitura bera desagertzean, baina, Kabia proiektuak jarraitzea espero dute sustatzaileek, “Kabia iraunkor izateko bokazioz jaio baita”.
Kabia ekimena aurkeztuta, orain herritarrek aurrea hartu behar dutela esan du Mendozak: “Guztion artean eraiki behar dugu herri hau, gu sustatzaileak gara, baina orain herritarren txanda da. Dena egiteko dago, eta egunero eginez ikasiko dugu”. Halaber, gizarte eredua, baloreak eta giza harremanak kolokan daudela gogorarazita, Kabiak azken horiei positiboki «bultzada» emateko tresna izan nahi duela nabarmendu du.

Partaideak bihar elkartuko dira lehen aldiz Merkatuzarren

Egun handia izango da biharkoa Kabia proiektuarentzat, bertako oinarri diren herritarrek lehen bilera izango baitute. Egitasmoaren sustatzaileek 09:45etan jarri dute hitzordua Merkatuzarren, eta helburua hiru aste beranduago, maiatzaren 11n, irekiko duten Kabia Espazio Kreaktiboa martxan jartzea izango da.
Horretarako, partaideak lau lantaldetan banatuko dira, elkarlanean hasteko: elkarbizitza, kultura eta sormena, teknologia berriak eta hirigintza.
Lan ildo horien abiapuntua herritarrak beraiek izan dira, Jon Begiristain Arkitektura Kolektiboko kideak azaldu duenez. Proiektua edukiz bete behar zela ikusi zuten, eta horretarako, herrian erronda txiki bat egitea erabaki zuten. Herrian lanean dabiltzan pertsona jakin batzuekin egin dute erronda hori. Azkenean, bi bilera egin dituzte, eta horietan izan dituzten ekarpenekin erabaki dituzte lan ildo horiek.
Antolatzaileek behin eta berriro nabarmendu dute herritarren parte hartzea beharrezkoa dela proiektu horretarako, eta horrenbestez, bilerara joatera animatu dituzte guztiak, euren proposamenak, asmoak eta iritziak partekatzeko.
09:45ean harrera egin eta proiektua azalduko diete Julen Mendoza alkateak eta M-etxeko arkitektoek. Hiru ordu iraungo du bilkurak: 10:30ean lantaldeetan banatuko dira eta 11:30ean atseden hartuko dute. Bigarren bilera bat egingo dute gero, eta amaitutakoan, berriro elkartuko dira denak ordu erdiz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute ez dagoela medikurik Donostialdeko etengabeko arretako guneetan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.