Elizaldeko ikasleak hasi dira jantoki berria erabiltzen
Udalak bukatu ditu lanak, orain Eusko Jaurlaritza ari da sukaldea altzariz hornitzen Elizalde eskolako jantoki berria martxan da. Aste Santuko oporrak baino lehen estreinatu zuten institutuko ikasleek, eta dagoeneko erabiltzen dute zerbitzua gainontzeko ikasleek ere. Guztira, 472 ikaslek bazkaltzen dute jangelan. Jantokia egin bitartean, bi tokitan banatuta bazkaltzen zuten. Orain, guztiek toki bakarrean dute zerbitzua, eskolaren barruan. Hala, udalak bukatutzat eman ditu berari zegozkion lanak: «Elizaldeko hezkuntza komunitateak kalitatezko jantoki zerbitzua eskaintzeko aspalditik egindako eskaera aseta dago horrela». Udalak gogorarazi duenez, Elizaldek egindako beste eskaerak ere kontuan hartu ditu lanak egiterakoan: «Jantokia handitzeko lanak aurrera joan ahala, Elizalde eskolak megafonia sistema egokitzeko eta jantokitik sarrera berriaren beharra ikusi du, eta horiek ere aintzat hartu ditugu». Orain, sukaldea altzariz hornitzen ari dira. Lan hori Eusko Jaurlaritzari dagokiola gogorarazi du udalak. Udala eta Eusko Jaurlaritza Elizaldeko jantokiko lanak, udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean finantzatu dituzte. «Herrian kalitatezko hezkuntzaren mesedetan egindako inbertsio garrantzitsua izan da Elizalde eskolako jantokia handitzea», udalaren iritziz. Gainera, orain arte Elizalde Institutuko ikasleek jantoki gisa erabiltzeko alokatutako lokala hustu dutela gogorarazi du Oiartzungo Udalak. Lokal hori Beheko plazan dago, eskolaren parean, eta ez dute gehiago erabiliko ikasleek.
Udalak bukatu ditu lanak, orain Eusko Jaurlaritza ari da sukaldea altzariz hornitzen
Elizalde eskolako jantoki berria martxan da. Aste Santuko oporrak baino lehen estreinatu zuten institutuko ikasleek, eta dagoeneko erabiltzen dute zerbitzua gainontzeko ikasleek ere. Guztira, 472 ikaslek bazkaltzen dute jangelan.
Jantokia egin bitartean, bi tokitan banatuta bazkaltzen zuten. Orain, guztiek toki bakarrean dute zerbitzua, eskolaren barruan. Hala, udalak bukatutzat eman ditu berari zegozkion lanak: «Elizaldeko hezkuntza komunitateak kalitatezko jantoki zerbitzua eskaintzeko aspalditik egindako eskaera aseta dago horrela».
Udalak gogorarazi duenez, Elizaldek egindako beste eskaerak ere kontuan hartu ditu lanak egiterakoan: «Jantokia handitzeko lanak aurrera joan ahala, Elizalde eskolak megafonia sistema egokitzeko eta jantokitik sarrera berriaren beharra ikusi du, eta horiek ere aintzat hartu ditugu». Orain, sukaldea altzariz hornitzen ari dira. Lan hori Eusko Jaurlaritzari dagokiola gogorarazi du udalak.
Udala eta Eusko Jaurlaritza Elizaldeko jantokiko lanak, udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean finantzatu dituzte. «Herrian kalitatezko hezkuntzaren mesedetan egindako inbertsio garrantzitsua izan da Elizalde eskolako jantokia handitzea», udalaren iritziz.
Gainera, orain arte Elizalde Institutuko ikasleek jantoki gisa erabiltzeko alokatutako lokala hustu dutela gogorarazi du Oiartzungo Udalak. Lokal hori Beheko plazan dago, eskolaren parean, eta ez dute gehiago erabiliko ikasleek.

