Ikasleentzako zerbitzu berezia, Bibliotekan
Unibertsitateko azterketak laster hasiko dira eta ondorioz, Manuel Lekuona Biblioteka herriko ikasleentzako ordutegi zabala eskaintzen hasiko da maiatzaren 2tik uztailaren 6ra. Ikasturte honetako lehenengo lauhilekoan proba pilotua egin zen eta baloraz...
Unibertsitateko azterketak laster hasiko dira eta ondorioz, Manuel Lekuona Biblioteka herriko ikasleentzako ordutegi zabala eskaintzen hasiko da maiatzaren 2tik uztailaren 6ra. Ikasturte honetako lehenengo lauhilekoan proba pilotua egin zen eta balorazio oso positiboa egin du udalak: «Ikasle askok erabili zuten zerbitzua eta gunearen erabilera oso zuzena egin zen». Ikasleek ere estimatu zuten ordutegi zabala eskaintzea.
