Spa zirkuituak zozkatuko ditu Laurak Bat merkatarien elkarteak
Hilaren 12ra bitartean elkartearen establezimenduetan erosten duten bezeroak sartuko dira zozketan Atzoz geroztik abian da Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkartearen kanpaina berria. Laurak Bat elkarteko bazkide diren establezimenduetan eros...
Hilaren 12ra bitartean elkartearen establezimenduetan erosten duten bezeroak sartuko dira zozketan
Atzoz geroztik abian da Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkartearen kanpaina berria. Laurak Bat elkarteko bazkide diren establezimenduetan erosten duten herritarrek bi lagunentzako spa zirkuitu bat eta menua (Spa Aisia Orio) irabazteko aukera izango dute; horrelako bost zozkatuko dituzte.
Kanpainak maiatzaren 12ra bitarte iraungo du eta maiatzaren 14an zozketa egingo dute, elkartearen egoitzan bertan.
Webgunea berritu dute
Pasaiako merkatari eta ostalarien Interneteko atariak itxura berria du. Elkarteko kideek adierazi dutenez, bi aldaketa nagusi egin dituzte webgunean, bat diseinuaren ikuspuntutik, «webgune koloretsuagoa eta dinamikoagoa eginez», eta bestea, edukiei dagokionez, beti ere, «webgunera sartzen diren bezeroei ahalik eta informazio gehien helarazteko asmoz». Horretarako edukiak gehitu dituztela iragarri dute.
«Bezeroekin duten gertuko harremanari uko egin gabe» teknologia berriek merkatuan lehiatzeko eskaintzen dituzten abantailez baliatu nahi dutela azaldu dute merkatariek.
