Allerruko pilotarien zazpi partida, etxean
Emaitza kaskarrak lortu zituzten Allerruko pilotariek joan den asteburuan, Udaberri Txapelketan. Horrela, Xabi Telletxea Gazte Mailako pilotariak bakarrik irabazi zuen. Asteburu honetan etxean jokatuko dute. Gaur, Bekoerrotan, 21:00etatik aurrera kadet...
Emaitza kaskarrak lortu zituzten Allerruko pilotariek joan den asteburuan, Udaberri Txapelketan. Horrela, Xabi Telletxea Gazte Mailako pilotariak bakarrik irabazi zuen.
Asteburu honetan etxean jokatuko dute. Gaur, Bekoerrotan, 21:00etatik aurrera kadeteek jokatuko dute.
Etzi goizean, 10:00etatik aurrera, Gazte Mailako bost partida jokatuko dituzte Goiko Plazan (eguraldiak laguntzen badu). Perurenak eta Tatiegik etxetik kanpo jokatuko dute.
