Ehun urte bete ditu Maria Antoniak
Inork gutxik du mende oso bat bizitzeko aukera, eta horregatik pozez ospatu zuten larunbatean Maria Antonia Otaegi Berasarteren familiakoek urtebetetzea. Seme-alabak, ilobak eta bilobak, denek ospatu zuten amonaren festa. Pasaiako Udala ere batu zen ospakizunera, eta goizean bera dagoen egoitzaraino hurbildu ziren gizarte ekintzako zinegotzi Juanra Cano eta Amaia Agirregabiria alkatea, udalaren izenean plaka eta lore sorta emateko.